Albistea entzun

Hilberria

Pere Casaldaliga artzapezpikua hil da, Askatasunaren Teologiaren sustatzaile nagusietako bat

Sao Pauloko Santa Casa de Batatais erietxera eraman zuten aste hasieran, haren osasunak okerrera egin ostean. 92 urte zituen.

Pere Casaldaliga, artxibko argazki batean. /
Pere Casaldaliga, artxibko argazki batean. / Sao Felix de Araguaia/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2020ko abuztuak 8 16:51

Katalunian jaio zen Pere Casaldaliga (Balsanery, 1928), baina Brasilen bizi zen 1968tik, lurrik gabeko nekazarien eta indigenen alde lanean. Joan den asteartean, ordea, Sao Pauloko Santa Casa de Batatais erietxera eraman behar izan zuten, haren osasunak nabarmen okerrera egin ostean. 92 urte zituen.

Askatasunaren Teologiaren defendatzaile handienetako bat izan da Casaldaliga urte luzez, eta baita Indigenen Aldeko Misiolari Kontseiluaren eta Brasilgo Elizaren Lurraren Batzorde Pastoralaren sortzailea ere. Indigena eta nekazari txiroei laguntzeko egitasmoak bultzatu izan ditu elkarte eta erakunde horien bidez, eta baita Amazoniaren suntsitzea salatu ere. Lan horretan, lur jabe handiei aurre egin zien maiz, eta baita heriotza mehatxuak jaso ere.

Herriaren artzapezpikua esaten zioten Casaldaligari, eta haren jarrerak Vatikanoaren haserrea ere eragin zuen Joan Paulo II.aren agintaldian. 1988an, Vatikanora bertara ere deitu zuten, azalpenak eskatzeko. Berez 75 urterekin erretiroa hartzea erabaki bazuen ere, elizbarruti berean jarraitu zuen lanean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elkarretaratzea Melillan

Isiltasunaren oihu beltzak

Jone Arruabarrena

37 migrante hil ziren joan den ostiralean Marokoren eta Espainiaren arteko mugan, gobernuek oraindik argitu ez dituzten arrazoiengatik. Gertakariak salatzeko, elkarretaratzea egin dute Melillan bizirik atera ziren migratzaileek.

«Migratzaileak modu eredugarrian antolatu dira»

«Migratzaileak modu eredugarrian antolatu dira»

Jone Arruabarrena

Labaka eta Soriano elkartasun langileek azaldu dute joan den astean Melillako hesia gurutzatu zuten migranteak antolatzen ari direla beren eskubideen alde: «Haiek badaukate ahots propioa».

Bi herritar oinez, New Yorkeko zentral elektriko baten ondotik igarotzen. ©Justine Lane, EFE

AEBetako Gorenak CO2 isurketak mugatzea zaildu dio Washingtoni

Iñaki Petxarroman

Gobernuaren esku den Ingurumena Babesteko Agentzia isurketak mugatzeko ahalmenik gabe utzi dute epaile atzerakoiek. Erregai fosilen aldeko lobbyen garaipena da sententzia.

Xi Jinping Txinako presidentea, artxiboko argazki batean ©EFE

«Blokeen arteko konfrontazioa» sustatzea egotzi dio Txinak NATOri

Igor Susaeta

Kontzeptu estrategiko berrian jasotakoaren harira, «etsaiak sortzeko taktika zaharrarekin» jarraitzea leporatu dio Pekinek aliantza militarrari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...