Diskotekak eta gaueko tabernak ixteko agindu du Madrilek

Neurriak zorroztuko dituzte Hego Euskal Herrian, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta. Gainerako taberna edo jatetxeek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa gaurko agerraldian.
Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa gaurko agerraldian. Chema Moya/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko abuztuak 14

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak neurri berriak iragarri ditu. Egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta, arau berriak adostu ditu Osasun Ministerioak autonomietako presidenteekin. Hitzartutako arau gehienek gaueko aisialdiari eragingo diote; izan ere, Illaren esanetan, «ezinbestekoa» da gaueko aisialdia bertan behera uztea pandemiaren bilakaera eteteko. Beraz, diskotekak eta gaueko tabernak ixteko agindua eman du. Gainerako taberna eta jatetxeek ere izango dituzte murrizketak: 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu.

Egunotan hizpide izan den beste arau bat ere ezarri du Illak: erretzea debekaturik egongo da Hego Euskal Herrian, bi metroko tartea utzi ezin daitekeenetan, eta kaleko zurruta ere debekaturik egongo da. Ministroaren esanetan, ezin da edari alkoholdunik edan kalean, eta isunak ezartzeko eskatu die udalei. 

Aisialdiari ez ezik, bestelako eremuei eragingo dieten neurriak ere iragarri ditu Illak. Zahar etxe guztietan PCR probak egin beharko dizkiete egoiliar berriei bertara sartu baino 72 ordu lehenago. Gainera, oporretatik itzuli diren edo lanean hasi berri diren langileei ere egingo dizkiete testak. Era berean, zahar etxeek mailaka antolatu beharko dituzte bisitak, jendea ez pilatzeko, eta egoiliarren irteerak mugatuak izango dira. Bestalde, ekitaldi jendetsu bat egiten den aldiro arriskuen azterketa bat egin beharko dute tokiko agintariek, Espainiako Osasun Ministerioak jarduera horien inguruan adosturiko irizpideei jarraituz. Ministroak, era berean, jakinarazi du PCR probak egingo dizkietela talde jakin batzuei agerraldiak daudenetan; besteak beste, zahar etxeetakoei, ikastetxeetakoei edo kolektiborik zaurgarrienei. 

Neurriak zehazteaz gain, hainbat gomendio ere eman ditu Espainiako Osasun ministroak: eskatu du harremanak ahalik eta gehien murriztea, eta jende taldeak hamar pertsona baino gehiagokoak ez izatea. Era berean, tokiko agintariei galdegin die arlo soziosanitarioan lan egiten duten langileei aldizkako PCR probak egiteko. 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Positibo kopuruak goia jo du Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 749 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta nabarmen ugaritu dira Nafarroan: 362 kutsatu detektatu dituzte azken egunean. 501 lagun daude erietxeratuta Hego Euskal Herrian, eta 82 gaixo daude ZIUetan.

Zestoa, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan

Berria

28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.

Iñigo Urkullu omenaldian ©Eusko Jaurlaritza

Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.

Sindikatuen eta Sareren elkarretaratzea, presoen egoeraren harira Bilbon. ©Marisol Ramires/FOKU

Hainbat espetxetan komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek

Maria Ortega Zubiate

Presoek eta haien senideek “garai oso zailak” bizi dituztela adierazi dute bi elkarteek, eta pandemiak “salbuespenezko erregimenaren aplikazioa” areagotzen duela. Positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainian espetxe politika aldatzeko egindako adierazpenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna