Albistea entzun

Altsasuko gazteen aldeko elastikoa erakusteagatik kanporatu dute Etxebarria

Partida baten ondoren erakutsi zuen elastikoa, eta Granadak espedientea ireki zion orain hilabete. Kontratua eten dio orain.

Etxebarria, Altsasuko gazteen aldeko elastikoarekin./
Etxebarria, Altsasuko gazteen aldeko elastikoarekin./ BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Garikoitz Goikoetxea -

2020ko abuztuak 28 09:13

Granada futbol taldeak kanporatu egin du Unai Etxebarria jokalaria (Getxo, Bizkaia, 1996). Taldea Europako Ligarako sailkatu zeneko ospakizunetan, Altsasuko gazte atxilotuen aldeko elastiko bat erakutsi zuen jokalariak, eta Granadak zigor espedientea ireki zion, talde politiko batzuek presio egin ondoren —Vox alderdiak, adibidez, neurriak hartzeko eskatu zion Granadari, eta alderdiak berak jakinarazi zuen Etxebarriari espedientea ireki ziotela—. Dosierra hasi eta hilabetera, taldetik kanpo utzi dute jokalari getxoztarra. BERRIAk baieztatu duenez, Altsasuko gazteen aldeko elastikoa erakusteagatik utzi du taldeak kontratua bertan behera.

Granadako hedabide batzuek kirol gorabeherekin lotu dute Etxebarriak taldean ez jarraitzea; haien arabera, beste atezain bat fitxatu du Granadak, eta, hortaz, lekurik gabe geratu da getxoztarra. BERRIAk jakin duenez, ordea, kanporaketa zuzenean lotua dago elastikoaren aferarekin. Jokalariak ez du adierazpenik egin nahi izan.

Granadaren bigarren taldean aritu da Etxebarria orain arte. Iaz iritsi zen taldera, Athleticek utzita. Lehen taldeko deialdian ere izan da partida batean baino gehiagotan, baina ez du jokatu. Beste urtebeterako kontratua zeukan oraindik, 2021eko ekainera artekoa, baina bertan behera uztea erabaki du taldeak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bera Berako jokalariak, entrenatzailea eta zaletuak, gaur, Parisen, garaipena ospatzen. ©Super Amara Bera Bera

Bera Bera Europako Ligako hirugarren kanporaketarako sailkatu da

Paulo Ostolaza

Itzulerako neurketa 21-26 irabazi dute donostiarrek Parisen, bigarren zati gogoangarri bat eginda. Hurrengo kanporaketan Errumaniako Ramnicu Valcearen aurka jokatuko dute.

Joselu Mato Alaveseko aurrelaria, partidako lehen gola ospatzen, atzo, Cadizen. ©ROMAN RIOS / EFE

Altxorra itsas hondoan

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek sasoiko bigarren garaipena lortu du Cadizen, Joseluren bi goli esker. Berehala jarri da aurretik, eta, latz sufritu ostean, lehia erabakita utzi du amaieran

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Zuzendaritzara iritsi ginenerako, taldearen %85 ez zegoen»

Mikel O. Iribar

Santurtziren egoera administratibo eta ekonomikoa «zaila» zela ikusita, Salgadok klubeko gidaritza hartzea erabaki du, «zulotik ateratzeko» xedez. Argi du luze gaberako helburua: «TKEn plaza ziurtatzea».
Beste presidente bat egongo da

Beste presidente bat egongo da

Julen Etxeberria

Aitor Elizegik jakinarazi du ez dela berriro aurkeztuko Athleticeko lehendakari izateko. Bazkideek ez dituzte onartu haren kudeaketa eta denboraldi honetarako aurrekontua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.