Iruñeko udaltzainek ehun ikasle inguruko botila festa batean esku hartu dute

Unibertsitate egoitza bateko ikasleak dira, eta horietako bederatzi identifikatu ditu Poliziak.

Gazte batzuk botila festa egiten.
Gazte batzuk botila festa egiten. Andoi Canellada /Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko irailak 1

Iruñeko ikasleen egoitza baten atarian ehun bat gazte bildu dira bart gauean kale zurrutean aritzeko, eta Udaltzaingoak esku hartu behar izan du. Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen ikasleen egoitzaren aurrean zeuden gazteak kale zurrutean. Haietako asko maskararik gabe, erretzen eta segurtasun tartea errespetatu gabe zeuden, Poliziak jakinarazi duenez.  Udaltzainak bertaratu direnean, egoitza barrura sartu dira gazte asko, eta horietako bederatzi identifikatu ditu Poliziak. Botila festa egiteagatik isuna jarri die bederatzi gazte horiei.

Abuztuaz geroztik, kaleko edana debekatuta dago Hego Euskal Herrian, koronabirusaren hedapena geldiarazteko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Herritar batzuk kalean maskara jantzita, Frantzian. ©CAROLINE BLUMBERG / EFE

Birusaren bigarren oldarraldia

Jone Bastida Alzuru

Kasuek ugaritzen jarraitzen dute munduan, eta hainbat herrialdek neurriak zorrozteko erabakia hartu dute. Israelek joan den ostiralean indarrean sartutako itxialdia gogortu du

Langile batzuk kaleak desinfektatzen, atzo, Azkoienen (Nafarroa). ©Idoia Zabaleta / Foku

Bigarren egunez, 800 kasu baino gehiago atzeman dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak jakinarazi du 9 urteko ume bat hil dela, birusa izanda. Positiboek gora egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, ez

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna