Iruñeko ikasleen egoitza baten atarian ehun bat gazte bildu dira bart gauean kale zurrutean aritzeko, eta Udaltzaingoak esku hartu behar izan du. Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen ikasleen egoitzaren aurrean zeuden gazteak kale zurrutean. Haietako asko maskararik gabe, erretzen eta segurtasun tartea errespetatu gabe zeuden, Poliziak jakinarazi duenez. Udaltzainak bertaratu direnean, egoitza barrura sartu dira gazte asko, eta horietako bederatzi identifikatu ditu Poliziak. Botila festa egiteagatik isuna jarri die bederatzi gazte horiei.
Abuztuaz geroztik, kaleko edana debekatuta dago Hego Euskal Herrian, koronabirusaren hedapena geldiarazteko.