Politika

EH Bilduk Idurre Bideguren proposatu du senatari izateko

Bermeoko (Bizkaia) alkate ohia Espainiako Senaturako ordezkari gisa proposatu du koalizioak. HIlaren 24an aukeratuko ditu Eusko Legebiltzarrak hiru senatari berriak.

Idurre Bidguren. MARISOL RAMIREZ /FOKU
2020ko irailaren 2a
12:21
Entzun

EH Bilduren zuzendaritzak Idurre Bideguren Bermeoko (Bizkaia) alkate ohia Espainiako Senaturako ordezkari gisa proposatu du. Iazko maiatzean senatari autonomiko aukeratu zuen Eusko Legebiltzarrak, Jon IƱarritu ordezkatzeko, azken hori Espainiako Kongresurako diputatu izendatua izan baitzen. Bideguren bigarren bozketan aukeratu zuten, aldeko 22 boto eta 50 boto zurirekin. Orain, EH Bilduk berriro proposatu du Bideguren senatari posturako.

Irailaren 24an aukeratuko ditu Eusko Legebiltzarrak Espainiako Senatura bidaliko dituen hiru senatariak, eta orduan onartuko da Bidegurenen hautagaitza. EH Bildurena ez ezik, EAJk eta PSEk proposatutako senatari bana ere onartuko ditu legebiltzarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.