Politika

EH Bildu prest dago Espainiako aurrekontuei buruzko akordioa lortzeko

Negoziatzeko hiru lehentasun ezarri ditu: lurralde eztabaidari, arazo sozialei eta espetxe politikari irtenbidea ematea.

Mertxe Aizpurua eta Arnaldo Otegi gaurko agerraldian. JUAN HERRERO/ EFE
2020ko irailaren 14a
13:52
Entzun

Espainiako aurrekontuak negoziatzeko eta akordioa bilatzeko prest dago EH Bildu. Hala jakinarazi dute gaur Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen diputatuak eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Azaldu dutenez, negoziatzeko ateak irekita ditu koalizioak, baldin eta gobernuak hiru lehentasuni heltzen badie: lurralde arazoei irtenbidea ematea, arazo sozialak lehenestea eta espetxe politika konpontzea. «Hori da gure iparrorratza eta gure norabidea zehaztuko duena», azaldu du Aizpuruak.

EH Bilduren Mahai Politikoaren bileraren ostean agertu dira komunikabideen aitzinera Aizpurua eta Otegi, eta azaldu dute koalizioa prest dagoela instituzio guztietako aurrekontuez hitz egiteko, baina bereziki Madrilgo gobernuarenak. Kontaktuak hasiak dituzte bi aldeek, eta hurrengo egunetan hartu-eman gehiago izango dituzte. Datorren astean Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordearekin ere batzekoak dira EH Bildukoak negoziatzeko; eguna eta ordua zehazteke dute oraindik. Negoziazio horiei begira EH Bilduk finkatu dituen hiru irizpideak kontuan hartuz gero, akordioak egiteko prest daudela azaldu du Aizpuruak. Haren hitzetan, Madrilek baliatu beharko luke akordioa lortzeko zabaldu duten aukera hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.