Sagardoa
Irujok zabaldu du txotx denboraldia, gaur eguerdian
12 milioi litro sagardo ekoitzi dituzte aurten Euskal Herriko sagardogileek, eta "ugaria eta kalitate handikoa" dela diote.

2007ko urtarrilak 17
Juan Martinez Irujo pilotariak Astigarragako (Gipuzkoa) Sagardoetxean upela zabaltzearekin batera estreinatu dute ofizialki sagardotegietak aurtengo txotx denboraldia. Eguerdiko hamabietan izan da ekitaldia, eta pozik eta hunkituta agertu da Martinez Irujo.
Ekoizleak biltzen dituen Sagardun elkarteak agertu duenez, uda lehorra izangatik ere 12 milioi litro egin dituzte aurten, eta, gainera, kalitate handiko sagardoa da, zitrikoen antzeko lurrinek bereizten dutena.
Gaurtik aurrera, beraz, txotxetik sagardoa edateko aukera izango da sagardotegietan.
Aurreko urteetan Andoni Egaña, Joxe Mari Bakero, Javier Clemente, Julian Retegi, Miguel Indurain, Juan Mari Arzak, Pedro Miguel Etxenike, Joane Somarriba, Martín Fiz, Abraham Olano, Periko, Mikel eta Xabi Alonso, Ainhoa Arteta eta Joxe Luis Korta pertsonaia ospetsuak izan dira txota ireki dutenak.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
Iruzkinak kargatzen...