Brexit-a

Johnsonen lege proiektua aurrera doa, baina itzal handiko toryak ditu kontra

Komunen Ganberak tramiterako onartu du 'brexit'-erako irteera akordioa hausten duen lege proiektua. Baina Alderdi Kontserbadorean gero eta gehiago dira Johnsonen jokaldiaren kontrakoak.

Boris Johnson bart gauean, Komunen Ganberan.
Boris Johnson bart gauean, Komunen Ganberan. JESSICA TAYLOR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2020ko irailak 15

Espero bezala, Erresuma Batuko Komunen Ganberak bart tramiterako onartu du gobernu kontserbadoreak aurkeztutako barne merkatuari buruzko lege proiektua. Alde izan ditu DUP Ipar Irlandako Alderdi Unionistako zazpi botoak, eta baita Alderdi Kontserbadoreko parlamentari gehienak ere. Hala ere, 30 tory abstenitu egin dira, eta beste bik kontra bozkatu dute.

Matxinatu diren parlamentario tory horiek ez dira proiektuaren aurka dauden bakarrak. Alderdi Kontserbadorean itzal handia eta postu esanguratsuak izandako hainbat izenek gogor kritikatu dute brexit-erako irteera akordioa urratzea dakarren legea, eta horien artean daude Theresa May, David Cameron eta John Mayor lehen ministro ohiak. 

Analista askoren arabera, parlamentuko hainbat tory «bolbora lehor gordetzen» dabiltza, lege proiektuaren kontra egiteko une egokiaren zain. Komunen Ganberan gauzak errazago izan ditzake Boris Johnsonen proiektuak, baina Lorden Ganberan oposizioa handiagoa izango da toryen artean, besterik ez bada ere, legearen tramitazioa ahalik eta gehien luzatzeko.

Boris Johnson lehen ministroak aurkeztutako barne merkatuaren lege proiektuak baditu hainbat klausula urratu egiten dutenak 2019ko urrian Erresuma Batuak eta Europako Batasunak hitzartutako irteera akordioa. Hain zuzen, Johnsonek berak negoziatu zuen akordio hori, eta garaipen gisa aurkeztu zuen egungo parlamentua osatzeko hauteskundeetan.

Lege proiektuak zalantzan jartzen ditu, batez ere, Ipar Irlandarako aurreikusitako neurriak; horien helburu nagusia zen ez itzultzea Irlandarekiko muga zurrunera, eta horrela Ostiral Santuko bake akordioari eustea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Herritar batzuk kalean maskara jantzita, Frantzian. ©CAROLINE BLUMBERG / EFE

Birusaren bigarren oldarraldia

Jone Bastida Alzuru

Kasuek ugaritzen jarraitzen dute munduan, eta hainbat herrialdek neurriak zorrozteko erabakia hartu dute. Israelek joan den ostiralean indarrean sartutako itxialdia gogortu du

Langile batzuk kaleak desinfektatzen, atzo, Azkoienen (Nafarroa). ©Idoia Zabaleta / Foku

Bigarren egunez, 800 kasu baino gehiago atzeman dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak jakinarazi du 9 urteko ume bat hil dela, birusa izanda. Positiboek gora egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, ez

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna