Albistea entzun

‘Bidasoan gora’ liburua kaleratu du Eneko Aizpuruak

Bidasoa ibaiaren inguruan gertatutako hainbat istorio jaso ditu liburuan, memoria kolektiboko ariketa bat eginez.

Eneko Aizpurua, artxiboko argazki batean
Eneko Aizpurua, artxiboko argazki batean Gorka Rubio/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2020ko irailak 15 14:05

Txingudiko badiatik abiatu eta Xorroxingo iturbururaino, Bidasoa ibaian gora oinez egindako bidaia baten kontakizuna da Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora (Elkar) liburua. Bidean ikusitakoa eta ikasitakoa jasotzen du, aurretiaz irakurritakoa eta unean bertan behatutakoa uztartuz. Ibaia bera ardatz duen memoria kolektiboko ariketa bat da: «Bidean galdutakoen, arrotz etorri eta arrotz joandakoen arrastoan egindako ibilbide baten kontakizuna da». Iaz irabazi zuen Tene Mujika bekari esker idatzi du Aizpuruak liburua.

Ez da bidaia kronika bat, nolanahi ere; saiakera bat da sakonean, literatura lan bat. «Ez da kazetaritza lan bat ere, tonu jasoagoa du. Moldeak puskatu nahi nituen; literatura egin», esan du Aizpuruak. Izan ere, badago dokumentazio lan bat, aurretiaz egindakoa dena; baina, badago, halaber, oinez hainbat egunez egindako bidaian, unean bertan jasotakoa ere. «Bidea libre utzi nahi nuen; bidea egin eta bideak erakuts ziezadala nondik nora nindoan. Liburua hau ez litzateke posible izango bidean aurkitu ditudanen testigantzarik gabe».Zu

Duela parte bat urte BERRIArako Moldaviatik idatzitako bidaia erreportajeek eman zioten liburua idazteko ideia. «Konturatu nintzen erreportajeetan behin eta berriz azaltzen zela bertako ibai nagusia. Bertakoentzat ere erreferentzia da, ikuspegi politikotik, ekonomikotik eta baita sozialetik ere. Eta berehala Bidasoa ibaiaren irudia etorri zitzaidan gogora», esan du Aizpuruak.. 

Izan ere, Bidasoa «mugaren kontraesan guztiak biltzen dituen lekua eta ezlekua da» idazlearen hitzetan, historian zehar askotariko gertaeren lekuko eta kokaleku bihurtu dena. Bada, gertaera horietako batzuk gogoratu ditu liburuan, bidaia memoria ariketa bilakatuz. Besteak beste, hauek: Guardia Zibilak Intxaurrondoko kuartelean heriotzaraino torturaturiko Mikel Zabalzaren gorpua Endarlatsan agertu zenekoa; handik zenbait urtera ETAk paraje berean Eduardo Lopez polizia bonba batez hil zuenekoa; Frankismo garaian muga igarotzeko ahaleginean uretan itota hil omen ziren ehunka portugaldarren kasua; edo Pio Barojak eta Aitzolek 36ko gerraren hasieran Beratik Lesakara bidean topo egin zutenekoa.   

Mugaren eragina, ideologiaren ondorioak, memoria jasoa eta galdua... Askotariko gaiak eta gogoetak bildu ditu Aizpuruak liburuan. Lekukotzak eta gertaera historikoak baliatu ditu horretarako, baina errealitatetik eta orainalditik abiatuta. Garrantzia berezia eman dio, halere, ibaiaren emariari jarraituz egindako bideari. «Balio erantsia ematen dio horrek liburuari. Uraren gogoetak ere hor islatzen baitira. Bidaia oinez ez banuen egin, oso bestelako izango litzateke liburua».

Aizpuruak nobela beltzak idazten egin du bidea orain artean. Hiru eleberri kaleratu ditu: Errauts (2011), Herensuge gorriaren urtea (2013) eta Lehertu da festa (2016). Itzulpen literarioak kaleratu ditu, eta bidaia erreportajeak ere idatzi ditu. Aurrera begira, ordea, ez du oso argi zein bide hautatuko duen: «Bideak esango du».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>sarea / sarea / sarea / ileordea</em> (2022). ©IÑIGO URIZ / FOKU

'Estratuarteak', artikulazio garaikideak

Uxue Rey Gorraiz

Nora Aurrekoetxea, Miren Doiz eta Marina Gonzalezen eskulturak bildu dituzte ‘Estratuarteak’ erakusketan, Oteiza museoan. Ekainaren 4ra arte daude ikusgai.

Geure Gelatk liburu azokaren aurkezpena, gaur goizean, Azkoitian (Gipuzkoa). ©Maxixatzen

Mariasun Landa omenduko dute gaur Geure Gelatik azokan

Itziar Ugarte Irizar

Azkoitiko Maxixatzen elkarteak antolatzen du emakume idazleen liburu azoka, eta gaur arratsaldean irekiko ditu ateak. Liburu aurkezpenak, jendaurreko irakurketak eta beste egongo dira bihar iluntzera bitartean.

Janet Leigh aktorea oihuka, After Hitchcockek zuzendutako <em>Psycho</em> (1960) filmeko eszena gogoangarrian. ©BERRIA
Eduardo Txillidaren katalogo arrazoituaren azken zenbakiaren aurkezpena, atzo, Txillida Lekun. ©JON URBE / FOKU

Txillidaren katalogo arrazoituaren azken liburukia argitaratu dute

Itziar Ugarte Irizar

Laugarren liburukia da, eta artistaren mendeurrenaren testuinguruan eman dute argitara; hamar urtetik gorako lanari amaiera eman diote hala

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...