Hezkuntza

Baionako eta Angeluko unibertsitateetan bigarren fasea aktibatu dute

Unibertsitateetako lehendakariak antolaketan zenbait aldaketa egin ditzake horri esker: ordutegia 22:00 arte heda dezake, edo larunbatetan klaseak emateko agindu. Klase ez-presentzialak emateko ere antolatu beharko dute irakasleek.

Baionako Unibertsitatea, artxiboko irudi batean.
Baionako Unibertsitatea, artxiboko irudi batean. Berria Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko irailak 17

Denbora kontua zen: atzotik espero zen Mohamed Amara Paueko eta Aturri Herrialdeetako unibertsitateko lehendakariak bigarren fasera pasatzeko agiria izenpetzea, eta gaur goizean egin du. Horren ondorioz, bigarren fasea aktibatu da Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan, eta antolaketan zenbait aldaketa gertatuko dira.

Besteak beste, ordutegia 22:00 arte hedatzeko eskubidea izango du lehendakariak, eta larunbatetan klaseak eman ahalko dituzte. Halaber, klase ez-presentzialak ere emateko antolatu beharko dute irakasleek eta ikasleek, eta asteko txandak ezar ditzakeela ere azaldu zuen Amarak, prentsan.

BERRIAk atzo jakin ahal izan zuenez, irakasle zenbaitek salatu dute ez dietela erabakien berri eman; eta Amarari leporatu diote soilik prentsan komunikatu izana. Baionako unibertsitateko irakasleak gaur dira biltzekoak datozen asteetako antolaketa finkatzeko. Ikasleengan ere kezka piztu da, arduratuta baitaude klase ez-presentzialak egiteko baliabide eskasiarengatik.

Hamahiru kutsatu

Aste bakarrean hamahiru kutsatu atzeman dituzte Iparraldeko unibertsitateetan. Joan den astean milaka ikasle sartu ziren Baionako eta Angeluko (Lapurdi) campusetara. Unibertsitatea martxotik egon zen itxita, eta berriz zabaldu zuten sartzea egiteko. Maskara derrigorrezkoa da ikasle eta irakasle guztientzat, eta eskolaz kanpoko aktibitateak debekatu dituzte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Positibo kopuruak goia jo du Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 749 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta nabarmen ugaritu dira Nafarroan: 362 kutsatu detektatu dituzte azken egunean. 501 lagun daude erietxeratuta Hego Euskal Herrian, eta 82 gaixo daude ZIUetan.

Zestoa, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan

Berria

28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.

Iñigo Urkullu omenaldian ©Eusko Jaurlaritza

Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.

Sindikatuen eta Sareren elkarretaratzea, presoen egoeraren harira Bilbon. ©Marisol Ramires/FOKU

Hainbat espetxetan komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek

Maria Ortega Zubiate

Presoek eta haien senideek “garai oso zailak” bizi dituztela adierazi dute bi elkarteek, eta pandemiak “salbuespenezko erregimenaren aplikazioa” areagotzen duela. Positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainian espetxe politika aldatzeko egindako adierazpenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna