Kanpo merkataritza

Hegoaldearen esportazioak %20,5 murriztu dira uztailera arte

Are gehiago ari dira txikitzen inportazioak, %23,4 hain zuzen ere.

VW Nafarroaren auto berrien aparkalekua ia hutsik, apirilean. JESUS DIGS / EFE
Iker Aranburu.
2020ko irailaren 21a
12:40
Entzun

Urtea beherakada handiarekin amaituko du kanpo merkataritzak. Martxoaren erdialdetik maiatzaren erdialdera izandako etenari buelta ematerik ez dute Hego Euskal Herriko enpresek, eta iaz baino nabarmen gutxiago ari dira esportatzen. Ekainera arte, esportazioen erorikoa %21,5koa zen; hilabete geroago, uztaileko datuak bilduta, %20,5 txikitu dira esportazioak iazko datuen aldean. Hau da, puntu bakarra berreskuratu dutela. 

Uztailean bertan %13,7 txikitu dira esportazioak, iazko uztailarekin alderatuz gero. Ekainean, berriz, beherakada oso antzekoa izan zen, %13,3koa.

Guztira, 16.765 milioi euroren balioa duten produktuak esportatu dituzte Hegoaldeko enpresek, iazko lehen zazpi hilabeteetan baino 4.325 milioi euro gutxiago. Inportazioak gutxiago apaldu dira kopuru osoetan (-3,546 milioi euro), baina gehiago portzentualki (-%23,4), haien pisua txikiagoa baita kanpo merkataritzan. Izan ere, uztailera arte 5.190 milioi euroko kanpo saldo positiboa dute Hego Euskal Herriko lan lurraldeek (esportazioak ken inportazioak).

Bi dira kanpo merkataritzaren sektore nagusiak: ekipo ondasunak (makinak, trenak, osagaiak...) esportazioen %37 izan dira urtarrilaren 1etik uztailaren 31 arte, eta beste %10,4, berriz, autoak. Biak txikitu dira azken urtean, baina gehiago autoak (-%32,4) ekipo ondasunak baino (-%17,1).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.