Trafikoa

Bilbon indarrean sartu da orduko 30 kilometroko muga

Munduan 300.000 biztanletik gorako lehen hiria da orduko 30 kilometroko abiadura muga ezartzen.

Gaurtik indarrean dago 30 kilometro orduko abiadura muga
Gaurtik indarrean dago 30 kilometro orduko abiadura muga Luis Jauregiatzo / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2020ko irailak 22

Gaurtik aurrera, Bilbon ibilgailuek ezingo dute orduko 30 kilometro baino azkarrago joan. Bilboko errepideen %87tan indarrean zegoen neurria –gainerako eremuetan, orduko 50 kilometrokoa zen–, baina hiri osora zabaltzea erabaki dute orain. Horrela, abiadura muga hori ezartzen duen 300.000 biztanletik gorako lehen hiria da munduan.

Erabakia hartzeko arrazoiak hainbat dira, Jesus Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak azaldu duenez: «Istripu gutxiago nahi ditugu, eta noski, hildako bat bera ere ez. Berotegi gasen ondorioz sortutako kutsadura gutxiago nahi dugu, baita zarata gutxiago ere. Heriotza bakar bat eragozten badugu, neurriak merezi izango du».

Gilek Bizkaiko Hitza-ri adierazi dionez, mundu osoan 300.000 biztanle baino gehiago dituen lehen hiria izango dira abiadura muga hori ezartzen. Zinegotziaren arabera, orain arte «onura itzelak» izan ditu hirian orduko 30 kilometroko muga ezarri izanak: «Ibilgailuek eragindako zarata edo kutsadura akustikoa apaldu egin da, kutsadura eragiten duten partikulen isurketa ere txikitu da, istripuak gutxitu dira, eta bizikletaren erabilerak gora egin du».

Donostian, neurria zabaltzea aztertzen

Donostiako alkate Eneko Goiak ziurtatu duenez, lanean ari dira hiri horretan ere orduko 30 kilometroko muga kale gehiagotara zabaltzeko. «Ez dugu egun batetik bestera egin, pixkanaka baizik, orduko 30 kilometrora joateko eremua handituz, eta kale gehiago gehituz». Hori «zehatz» egin behar dela nabarmendu du, eta, agian, leku batzuetan orduko 50 kilometroko muga mantendu daitekeela. «Egia da zenbait gremiorengan edo sektorerengan eragin negatiboa izan dezakeela erabaki orokor batek, zenbait zerbitzutan denbora galtzen baita».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Durango, atzo arratsaldean. Dena itxi behar dute 21:00etatik aurrera. ©Aritz Loiola / FOKU

Alarma egoera ezartzea erabakiko du gaur Espainiako Gobernuak

Edu Lartzanguren

Ministroen Kontseilu berezia egingo dute gaur dekretua sinatzeko, besteak beste Hego Euskal Herriko gobernuburuek eskatuta.

 ©JON URBE / FOKU

«Onartezina da bihar txertoa heltzea eta horretaz gogoetarik egin gabe egotea»

Arantxa Iraola

Txertoa lortzeko ikerketek, hura jartzeko garaia heltzen denerako ezarri behar diren irizpideek, itaun etiko ugari ekarri dituzte. Horietaz gogoetan ari da Ausin, eta, oro har, izurriaren inguruko auzi etikoez. Hitz hau darabil usuenik: «Gardentasuna».

Jaten emateko lizentziarik ez duten ostatuetako bat, Maulen, estadioaren parean, halabeharrez hetsirik. ©GUILLAUME FAUVEAU

Etxeratze aginduak ez du karismarik

Ainize Madariaga

COVID-19ren kontrako manuek ezinegona eragin dute hainbat herritarren artean. Hiru ostatuk ezin dute ireki Maulen. Zabal dezaketenek ez dakite norat buruz doazen

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna