Albistea entzun

Etxegabe bat hil da Baionan

Igandean atzeman zuten emakumea, Baionako Euskaldunen plazan. Turismo bulegoaren ondoan egiten zuen lo, bikotekidearekin.

Etxegabe bat, Iruñean. /
Etxegabe bat, Iruñean. / Iker Tubia Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2020ko irailak 22 12:58

Iragan igandean, goizaldean, emakume etxegabe baten gorpua atzeman zuten Baionako Euskaldunen plazan. Baionako Polizia Etxeak BERRIAri baieztatu dio «heriotza naturala» izan dela. Turismo bulegoko egoitzaren ondoan egiten zuen lo emakumeak, bikotekidea zuen gizon batekin. Auzoko herritarrek Mediabask-i kontatu diotenez «egoera oso triste eta gordina» izan da iragan igande goizekoa.

Iragan ostiralean, Baionako auzapez Jean Rene Etxegaraik neurri sorta bat izenpetu zuen «herriko bakearen, segurtasunaren eta ordena publikoaren kontrako elkarretaratzeak murrizteko». Hainbat elkarte eta eragilek etxegabeen kontrako neurri «diskriminatzaileak» direla salatu dute, eta ostegunean bilduko dira herriko etxean, protesta egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Biktimaren senarraren autoa, istripua izan eta gero, La Vila Joiosan (Herrialde Katalanak). ©Alacanteko suhiltzaileak

Zarautzen bizi izandako emakume baten hilketa matxista ikertzen ari dira Benidormen

Berria

68 urte zituen biktimak. Benidormen zuen etxean topatu du Poliziak, harengana joan denean esatera senarra auto istripu batean hil zaiola. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen, eta senarra da susmagarri nagusia.

Ezkerretik eskuinera, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia, Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia eta Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia, gaur goizean. ©Aritz Loiola / FOKU

Kontseiluak, ELAk eta LABek nahi dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazio publikoa euskaldunduta egotea hamabost urte barru

Julen Aperribai

Bederatzi ekarpen egin dizkiote administrazioan euskararen erabilera arautuko duen dekretuari. Derrigortasun indizearen sistema «gainditzea», euskarazko zirkuituak sortzea, eta langileen «egonkortasuna» bermatzea daude horien artean.

Adingabeen Sansoheta zentroa. ©Juanan Ruiz / EFE

Hamahiru urterainoko zigorrak onartu dituzte adingabeei sexu abusuak egiteaz akusaturikoek

Edurne Begiristain

Hasi da Sansoheta zentroan Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden adingabeak prostituitu zituen sare bateko ustezko kideen aurkako epaiketa. Lauk egin dute akordioa fiskaltzarekin; hamar dira denera.

Frantziako Polizia Angelun (Lapurdi), artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Donibane Lohizunen 24 urteko gazte bat hil da auto istripuz

Berria

23 eta 25 urteko beste bi lagun egoera larrian ospitaleratu behar izan dituzte. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.