«Eztabaida zientifikoa sustatzeko» eskatu du Osasuna eta Eskubideak taldeak

Larunbatean auto karabanak antolatuko dituzte, osasun krisia «eskubideak murriztu gabe» kudeatu behar dela aldarrikatzeko.

Plataforma berriko kideak, agerraldian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
gotzon hermosilla
2020ko irailaren 22a
16:37
Entzun

Osasuna eta Eskubideak izeneko taldeak aurkezpena egin du Bilbon egindako agerraldi batean. Esan dutenez, «egoeraz kezkaturik» dauden zenbait taldek eta gizabanakok osatu dute plataforma berria, eta haien asmoa da «eztabaida irekitzea» eta iritzi guztiak aintzat har daitezen.

Nekane Jurado ekonomialariak esan du COVID-19aren krisiak «lehenagotik zetozen joerak» azkartu dituela, eta «estatuen haustura, ekonomiaren robotizazioa eta herritarren kontrola» areagotzen ari direla.

Plataforma berriko kideek argi utzi nahi izan dute ez direla «negazionistak», baina zalantzan jarri dute «bertsio ofizialaren» zenbait arlo. «Zentsura» eta komunikabideetatik hedatzen ari den «izua» gaitzetsi dute, eta zenbait eskaera egin dizkiete erakundeei: «ikerketa batzorde independente eta garden bat» sortzeko «krisi honen kudeaketa eta hartu diren neurriak egokiak izan ote diren argitzeko», zahar etxeetako egoera ikertzeko, «eztabaida zientifikoa» sustatzeko «bertsio ofizialarekin bat ez datozenei ahotsa emanez», eta abar. «Arrazoia eta sen ona nagusitzea nahi dugu», azaldu dute.

Eskaera horien alde, auto karabanak egingo dituzte datorren larunbatean. Hego Euskal Herriko hiriburuetako bakoitzean egingo dituzte karabanak, eta gero denak Oñatira (Gipuzkoa) abiatuko dira; 13:45ean iritsiko dira hara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.