EUSKAL PRESOAK

Aske gelditu da Oihane Bakedano presoa

Soto del Realgo kartzelatik atera da gaur arratsaldean. Hemezortzi urte egin ditu preso.

Oihane Bakedano, senide eta lagunekin, gaur, espetxetik atera berritan. ETXERAT.
maddi ane txoperena iribarren
2020ko irailaren 22a
17:05
Entzun

Oihane Bakedano presoa gaur atera da Soto del Realgo espetxetik (Espainia). Uztailean lekualdatu zuten hara, Jaengo kartzelatik (Andaluzia).

Guardia Zibilak 2002ko irailaren 29an atxilotu zuen Bakedano: torturak salatu zituen. Hemezortzi urte egin ditu espetxean, ETAko kide izatea eta lehergailuak eta armak lizentziarik gabe edukitzea leporatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.