Senatarien izendapena

Beltran de Heredia, Bideguren eta Rodriguez senatari izendatu dituzte

Eusko Legebiltzarrak hautatu ditu hiru senatariak, legegintza berriko lehen osoko bilkuran

Eusko Legebiltzarreko inbestidura saioko artxiboko irudia. RAUL BOGAJO / FOKU
Mikel O. Iribar.
2020ko irailaren 24a
12:03
Entzun

Eusko Legebiltzarrak Estefania Beltran de Heredia (EAJ), Idurre Bideguren (EH Bildu) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) hautatu ditu EAEko senatari autonomiko gisa. Hiru ordezkarien izendapena legegintzako lehen osoko bilkuran egin dute. Beltran de Herediak 22 boto jaso ditu; Bidegurenek, 20; eta, azkenik, Rodriguezek, 19. Horrez gain, hamahiru ordezkarik abstentziora jo dute. 

Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua izan da azken zortzi urtean. Orain, Josu Erkorekak hartu du haren kargua, eta Beltran de Herediak, berriz, Jokin Bildarratz ordezkatuko du Senatuan, egun Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua dena. Bidegurenen eta Rodriguezen kasuan, bestalde, senatari izaten jarraituko dute beste legealdi batez.

Hiru senatari autonomiko horiez gain, EAEko herritarrek beste 12 senatari hautatu zituzten, bozketa bidez, hauteskunde orokorretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.