Esnal, Haranburu eta Parot «hiltzea» egotzi diote Frantziari

Euskal Herriak blokeoa «egiaztatu» duela erran du Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak bFiskaltzaren hitzak salatu ditu Paulus Basurco abokatuak

jarraia187417.jpg
Ekhi Erremundegi Beloki.
2020ko irailaren 25a
18:08
Entzun

Esperotako erabakia eman zuen atzo Parisko Dei Auzitegiak. 70 urte betetzear, preso segitu beharko du Jakes Esnal euskal presoak. Presondegian 30 urte eman baditu ere, beste behin ere, ez diote baldintzapeko askatasun eskaera onartu. Eta sorpresarik ezean, erabaki bera espero da urriaren 27an, Frederic Haranburu Xistorren eskaera ukatzea eskatu baitu fiskaltzak. Jon Kepa Parotek bere aldetik, sei eskaera egin ditu orain arte; seiak ukatuak. «Onartezina eta kriminala» dela erran zuen Bake Bideak atzo, eta hitz berak erabili ditu gaur EH Baik ere, Frantziako Gobernuaren «inmobilismoa eta arduragabekeria» nabarmentzeko.

Gogorrago mintzatu dira Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kideak: «erabaki hau hiltze bat da. [...] Dei Auzitegiak baldintzapeko askatasun eskerak behin eta berriz ukatzea heriotzerainoko kondena da», deitoratu dute. Egoera «blokeatua» dela egiaztatu dutela adierazi dute, eta Frantziari dei egin diote politika penal bat definitu dezan, «zentzuz eta errealismoz». Eta oharra: «blokeo honek, inork nahi ez dituen eta bake prozesuaren bidez sahiestu nahi ziren lerratzeen arriskuan ezartzen du Euskal Herria».

Haserre mintzatu da Maritxu Paulus Basurco abokatua ere. Baldintzapeko askatasun eskaera ukatzeko epaileak argumentatu du Esnal ez zela Frantziako Ebaluzio Zentroaren aitzinetik pasa, terrorismo kasuei lotutako prozedurek baitezpadakotzat jotzen ez badute ere. «Prozedura berezia da, eta errespetatua izan da. Orain, beste baldintza batzuk gehitzen zaizkigu, beste eginbehar batzuk. Argi da: ez dugu nehoiz bukatuko. Beti zerbait izanen da. Hau izan ez bazen beste argumentu bat izanen zen. Hori da ulertu behar dena: nahi ez delarik aitzakiak aurkitzen dira», salatu du Euskal Irratietan.

Haranbururen lehen auzia biziki «zaila» izan zela erran du, «eraso handiak jasan zituen». Oraingo hau «bareago» izan bada ere, fiskaltzaren jarrera salatu du. «Prokuradoreak argi utzi du Haranbururen baldintzapeko eskaeren aitzinean beti ezezko postura izanen zuela; ez zuela inoiz postura aldatuko». Paulus Basurcoren hitzetan, legezko oinarrizko printzipioen kontra doa hori: «berdin zaio dosierra, berdin zaizkio bermeak, berdin zaizkio ekarri ditugun elementuak -eta badira! Horien artean Baionako prokuradorearen oniritzia-... Beti ezezkoan egonen dela dio, eta hori epaile batek ezin du onartu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.