EUSKAL PRESOAK

Erietxera eraman dute Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa

AEMk jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz eraman zuten atzo Andaluziako Puerto Real erietxera. Bilbaok irailaren 9an ekin zion gose greba mugagabeari.

Iñaki Bilbao Goikoetxearen alde asteburuan Bilbon egindako protesta bat. AEM
maddi ane txoperena iribarren
2020ko irailaren 29a
14:39
Entzun

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du Puerto Real erietxera (Andaluzia) eraman dutela Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa. Puerto III espetxean daukate preso Bilbao, eta gose greba mugagabeari irailaren 9an ekin zion, AEMk azaldu duenez.

AEMk jakinarazi duenez, harekin batera preso den Dani Pastor presoak eman du erietxeratzearen berri. Hark azaldu zuen atzo 19:00etan eraman zutela anbulantzian Bilbao, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz: hura ospitaleratzea eta «bizirik mantentzeko egin behar den guztia» egitea agindu du auzitegiak, AEMren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.