Urriaren 12a

Guardia Zibilak bertan behera utzi du Iruñean urriaren 12ko desfilea

COVID-19aren ondorioz, ez dira kalera aterako Andre Maria Pilarekoaren egunean. Horren ordez, kuartelean bertan egingo dituzte bestelako ospakizun batzuk.

Guardia Zibilaren desfilea Madrilen, 2018an. JJ GUILLEN / EFE
Paulo Ostolaza.
2020ko urriaren 7a
15:34
Entzun

Aurten ez da Guardia Zibilaren desfilerik izango Iruñean. Urriaren 12a da Guardia Zibilaren eguna, Andre Maria Pilarekoaren eguna, baina, COVID-19aren ondorioz, aurten ez dute kalean egingo urteroko ospakizuna.

Horren ordez, kuartelean bertan egingo dituzte hainbat ospakizun, bertan lan egiten dutenentzat eta han bizi direnentzat soilik. Besteak beste, Espainiako banderaren altxaldia egingo dute, eta hildako guardia zibilak omendu ere bai. Horretaz gain, minutu bateko isilune bat ere egingo dute aurten, pandemiaren ondorioz hildako guztiak oroitzeko.

Desfilerik ez dela egingo gaur jakinarazi du Jose Santiago Martin Gomezek, Nafarroako Guardia Zibileko koronel nagusiak, komunikabideei helarazitako gutun batean. Azaldu du argi duela «guztion ahaleginari esker» gaindituko dela «egoera zail hau», eta azpimarratu du «Nafarroako Guardia Zibila osatzen duten gizon-emakumeek herritarren zerbitzura lanean» jarraituko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.