Urriaren 12a

EH Bildu: «Euskal Herriak urriaren 12an ospatzeko ezer ez du»

EH Bilduko Mahai Politikoak agiri bat kaleratu du Hispanitatearen Egunaren inguruan. Elkartasuna adierazi die kolonialismoa jasan duten herriei.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, artxiboko argazki batean. IñIGO URIZ / FOKU
2020ko urriaren 12a
08:26
Entzun

«Hispanitatearen Eguna deiturikoaren esanahi historiko, kultural eta politikoa (hamarkadetan zehar Arrazaren Eguna bezala ezagutua izan zena) soilik interpretatu daiteke jarrera demokratiko eta aurrerabidetik data lotsagarri bezala». EH Bildu alderdiak horrela gaitzetsi du urriaren 12ko jaia. Mahai Politikoak salatu egin du «kontinente oso baten genozidio kulturala eta aberastasun arpilaketa», eta adierazi du gaur egungo sistema «Espainiako oligarkiek ezarritako menderatze-sistema proiektu» haren jarraipena dela.

Agirian adierazi dute urriaren 12ko jaia sistema «inperialistaren» zati bat dela, eta sistema horrek berak nazio batzuen existentzia ukatzen duela. Horregatik, koalizio independentistak bere konpromisoa adierazi du «autodeterminaziorako eskubidearekin, gatazken konponbide baketsuarekin eta gizarte askeak, bidezkoak eta berdintasunezkoak eraikitzearekin».

Iruñean, Sorturen protesta

Sortuk, EH Bilduren parte denak, protesta bat egin du Iruñean gaur eguerdian, Nafarroako Gobernuaren egoitza aurrean. Felipe VI.a Espainiako erregearen eta Cristobal Colonen estatua bana jarri ditu. Monumentuei soka lepora bota eta eraitsi egin dituzte. Aldi berean, Gora herriak zioten kartelak atera dituzte.. Ekintza horrekin, Sortuk salatu nahi izan du «espainiar erreinuaren izaera inperialista».

Protestak Nafarroako eskuinaren haserrea eragin du. Javier Esparzak ohar bat kaleratu du, eta gaitzetsi du «onartezina» dela ezker abertzaleak Espainiako erregeari egin dion erasoa. Navarra Sumako eledunaren arabera, «eraso instituzional larria» da eta «indarkeriaren apologia» egiten du. Eskuineko koalizioko arduradunaren aburuz, gutxiengo batek bere ideiak inposatu nahi ditu «indarkeriaren bidez», eta eskaera zehatza egin dio alderdi sozialistari: «Eskatzen diogu EH Bildurekin duen aliantza berraztertu dezala, Espainiari eraso egitea eta elkarbizitza suntsitzea bilatzen duelako.

Ildo beretik jo du PPko Ana Beltranek, eta erakundeak umiliatzea egotzi dio EH Bilduri. «Ezin dute beste aldera begiratu Bilduk erregeari eraso egin eta gorrota sustatzen duten bitartean», zuzendu zaio alderdi sozialistari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.