Eusko Legebiltzarra

EAJk eta EH Bilduk ez dituzte Voxen ekinbideak eztabaidatuko aurrerantzean

Gaur Voxen lehen lege proposamena eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarreko saioan, eta PP-C´s-ek ez beste taldeek uko egin diote parte hartzeari.

Amaia Martinez (Vox) Eusko Legebiltzarreko lehen saioan. RAUL BOGAJO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2020ko urriaren 15a
17:32
Entzun

EAJk eta EH Bilduk iragarri dute ez dutela eztabaidatuko Voxeko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean aurkezten duen ekinbiderik. Bi alderdiok adierazi dute ez dutela asmorik alderdi ultraeskuindarrarekin liskarretan hasteko, eta aurrerantzean «bizitza politikoa garrazten duten eztabaida politikoetan parte hartzeari uko» egingo diotela esan dute. Asmo horrekin bat egin dute Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk, baina ñabardura batekin: Voxen proposamen bakoitzaren edukiaren arabera erabakiko dute hitza hartu ala ez. Gaur, Voxen lehen lege proposamena eztabaidatu dute osoko bilkuran, eta PP-C's-ek baino ez du parte hartu eztabaidan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.