'Bateragune auzia'

Auzitegi Nazionalak atzera bota du 'Bateragune auzia' berriro epaitzeko eskaria

Esperantza Berdea Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eskatu du epaiketa berriro egiteko beste epaile batzuekin, argudiatuz Estrasburgoko auzitegiak epailearen jarrerarengatik baliogabetu zituela zigorrak.

Auzipetuen agerraldi bat, Auzitegi Gorenak zigorra bertan behera utzi eta gero. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Andoni Imaz.
2020ko urriaren 20a
12:59
Entzun

Joan den abuztuan, behin betiko itxi zen Bateragune auzia, Espainiako Auzitegi Gorenak men egin baitzion Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2018ko azaroan kaleratutako epaiari, eta, ondorioz, Gorenak berak 2012an ezarritako zigorrak baliogabetu zituen. Goreneko Bigarren Aretoko hiru epaileek irmo adierazi zuten Estrasburgoko auzitegiaren ebazpenak «lotesleak» direla, eta fiskaltzak bat egin zuen irizpide horrekin. Esperantza Berdea Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, baina, beste bide bat abiatu nahi izan du.

Estrasburgoko auzitegiak adierazi zuen Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaimahaiburua ez zela «inpartziala» izan Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta epaitu zituenean. Beraz, Esperantza Berdea elkarteak Espainiako Auzitegi Nazionalari eskatu dio egin dezatela berriro epaiketa beste epaile batzuekin.

Auzitegi Nazionalak erantzun du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak eta Espainiako Auzitegi Gorenak ez zutela eskatu beste epaiketarik egin zedin haien sententzietan, eta legeak ez duela aurreikusten horrelakorik egitea, auzipetuen zigorrak baliogabetu dituztenerako, dagoeneko beteak zituztelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.