AEB-ak

Oraindik ez dituzte aurkitu AEBek mugan bereizitako 545 adingaberen senideak

ACLUk adierazi du lanean jarraituko duela adingabeak euren senideekin elkartzeko. 25 bat familia dira AEBetara itzultzekoak.

Trumpen migrazio politiken aurkako protesta bat, 2018ko ekainean. LARRY W. SMITH / EFE
2020ko urriaren 21a
12:48
Entzun

Donald Trump AEBetako presidenteak 2018an ezarri zituen migrazio politiken ondorioz, herrialdeak Mexikorekin duen mugatik legez kanpo sartu ziren hainbat adingabe euren senideengandik banatu zituzten. ACLU Ameriketako Askatasun Zibilen Batasunaren arabera, abokatuek ez dute lortu adingabe horietako 545en senideak aurkitzerik.

2018. urtean hegoaldeko mugako kontrolak are gehiago zorroztu zituztenean, 2.800 familia inguru bereizi zituzten. Gehienak AEBen esku zeuden gobernuak legea atzera bota zuenean. Dena dela, Kaliforniako epaile federal batek zenbait abokaturi familia horiek atzera elkartzeko eskatu zienerako, euren seme-alabengandik bereizitako 1.000 guraso deportatu zituzten, NBC News katearen arabera.

Lee Gelernt ACLUko abokatuaren esanetan, datu horiek «errealitate tragikoa» erakusten dute. Adierazi du ez dakiela noiz lortuko duten familia guztiak identifikatzea. «Lanean jarraituko dugu guzti-guztiak aurkitu arte, behar adina denbora emango dugu bila».

Oraingoz, ACLUk 550 adingaberen baino gehiagoren senideak aurkitzea lortu du, eta espero dute 25 bat AEBetara itzuliko direla berriro elkartu daitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.