Herriz herriko egoeraren mapa

Herri bakoitzeko eta Hegoaldeko osasun eskualde bakoitzeko positibo berrien tasak erakusten dituzte mapa hauek, kolore ilunenetan markatuz kasu positibo gehien detektatu dituzten lekuak. Hegoaldean, orain arte atzeman diren positiboak eta bezperakoak ere erakusten ditu.

Berria -

2020ko azaroak 23

 

Klikatu maparen gainean xehetasunak ikusteko. Mapa pantaila osoan ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.

Positibo berriak non atzematen ari diren erakusten dute mapa hauek. Hegoaldearen kasuan, azkeneko hamalau egunetako datuak metatuta, 100.000 biztanleko kasu gehien zein herritan eta zein osasun eremutan pilatzen ari diren ikus liteke; urdin ilunez daude azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten lekuak. Aintzat hartu behar da herri txikietan kasu bakar batek tasa hori izugarri handitzen duela. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak, esaterako, intzidentzia tasa hori gainditzen duten 5.000 biztanletik gorako herriak bakarrik ezartzen ditu gune gorrian. BERRIAk ez du bereizketa hori egiten mapa hauetan. Astelehenetik ostiralera berritzen du Hegoaldeko mapa, arratsaldeko lehen orduan, administrazioek datuak eguneratzean.

Ipar Euskal Herriaren kasuan, Frantziako Osasun Ministerioa urriaren 22an hasi zen herriz herriko egoera erakusten; ordura arte ez ditu publiko egin datu horiek. Hala ere, herriak ez estigmatizatzeko eta positiboak ez «identifikatzeko», ez du publiko egiten herri bakoitzean zenbat kutsatu dauden, eta ezta tasa zenbatekoa den ere: kolorea iluntzen dio herri bakoitzari, larritasunaren arabera. 100.000 biztanleko tasa kalkulatzeko, azken zazpi egunetako datuak erabiltzen ditu ministerioak, eta Hegoaldeko tasa hamalau egunekoa da; horregatik, ezin dira datuak zuzenean konparatu. Mapa honek, hala ere, tasarik okerrenak dituzten herriak zeintzuk diren erakusten du. Egun bakoitzean, hiru egun lehenagoko egoera erakusten du mapan, azken egunetako positiboen datuak balioztatzeko tarte bat uzten duelako —adibidez, urriaren 30eko mapak urriaren 27ko egoera erakusten du—. Astelehenetik ostiralera, egunero berritzen da Ipar Euskal Herriko mapa, arratsaldeko lehen orduan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Emmanuel Macron, joan den astean izandako gobernu bilera batean. ©Thibault Camus / EFE

Larunbatetik aitzina irekiko dituzte dendak Ipar Euskal Herrian

Oihana Teyseyre Koskarat - Paulo Ostolaza

Konfinamendua arintzeko lehen neurriak iragarri ditu Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Dendez gain, egunean hiru orduz atera ahalko da kalera, eta eskolaz kanpoko aktibitateak berriz egiten ahalko dira. Jatetxeek, ordea, hetsirik jarraituko dute, eta elkarretaratze jendetsuek, debekatuak.

Eguberrietan sei lagunetik gora ez elkartzeko aholkatuko du Espainiako Gobernuak

Eguberrietan sei lagunetik gora ez elkartzeko aholkatuko du Espainiako Gobernuak

Arantxa Iraola

Etxeratzeko ordua moldatu egingo dute Gabon gauerako eta Urtezahar gauerako: 01:00etan ezartzea da asmoa

Iruñeko alde zaharreko terraza hutsik. ©Jesus Diges / EFE

Abenduaren 1etik 15era arteko epea dago ostalaritzako laguntzak eskatzeko Nafarroan

Joxerra Senar

Manu Aierdik lasaitasuna eskatu dio sektoreari, ez baitute laguntza lehen egunean zertan eskatu, eta, epe barruan eginez gero, onartua izango baita baldintzak betez gero

 ©Gorka Rubio / Foku

COVID-19ak itunpeko ikastetxeetan eragindako gastuei aurre egiteko, 36,6 milioi jarriko ditu Jaurlaritzak

Erredakzioa

Euskaltegientzat beste 250.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, eta, denetara, 22,4 milioi euroko ekarpena egingo die.

Koronabirusa egunez egun

Koronabirusaren krisiari buruzko buletin berezi honek azken 24 orduetan gertatutakoaren gakoak eskainiko dizkizu. Arratsaldero jasoko duzu.