EUSKAL PRESOAK

Espainiako Auzitegi Nazionalak hiru euskal preso ohi absolbitu ditu haien delituak preskribatuak daudela iritzita

Fiskalak 30 urteko espetxe zigorra eskatua zuen Carmen Gisasola, Oscar Abad eta Jose Ramon Martinez presoentzat, ustez 1990ean egindako atentatu batengatik, baina auzitegiak ebatzi du preskribatuta dagoela delitua.

Carmen Gisasola, 2018an. Hura da absolbituetako preso ohietako bat. JON URBE / FOKU
2020ko urriaren 29a
16:18
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 30 urteko espetxe zigorra eskatua zuen Carmen Gisasola, Oscar Abad eta Jose Ramon Martinez euskal preso ohientzat 1990eko urtarrilaren 3an Galdakaon (Bizkaia) Ignacio Perez Alvarez polizia hiltzea leporatuta. Abokatuen argudiatzeari jarraikiz, ordea, auzitegiak ebatzi du preskribatuta dagoela kasua, eta, beraz, absolbitu egin ditu hirurak. Auzitegiak zehaztu duenez, hain justu, ez dago preskripzio hori etengo lukeen «zinezko eduki materialik».

Abad 2012an gelditu zen aske; Martinez, 2013an, eta Gisasola, 2014an, behin betiko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.