Politika

Urkulluk Voxekin hasiko du bilera sorta, asteartean

Legealdirako erronka nagusietan «lankidetza eraginkor bat» izateko batzartuko da Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztiekin, txikienetik hasita.

Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea. RAUL BOGAJO/ FOKU
2020ko urriaren 30a
14:34
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Vox taldeko Amaia Martinez legebiltzarkidearekin batzartuko da asteartean; Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin abiatuko duen bilera sortako lehena izango da. Txikienetik hasita, talde guztiekin biltzeko asmoa du lehendakariak, legealdirako erronka nagusietan «lankidetza eraginkor bat» izateko asmoz.

Lehendakaritzako iturriek jakinarazi dute Urkulluk gutun bat bidali ziela atzo oposizioko taldeei eta Eusko Jaurlaritza sostengatzen dutenei, bilera sortaren berri emateko. Lehendakariak uste du sailburuak egunotan legebiltzarrean egiten ari diren agerraldien eta gobernu kontseiluaren erabakien ondoren «lan oinarri nahikoa» badela, «sendoa eta zehatza», legealdiko ikuspegi zabalarekin bilera sorta bati ekiteko.

Bilera guztiak adostu gabe daude oraindik, eta lehendakaritzak aurrerago jakinaraziko du noiz bilduko den Urkullu talde bakoitzarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.