Bertsolaritza

Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Etxarri Aranatzen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 34. aldia, zazpi bertsolari gazterekin.

Ekhine Zapirain, txapela jantzita, azken bertsoa kantatzen.
Ekhine Zapirain, txapela jantzita, azken bertsoa kantatzen. Berria Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko urriak 30

Edukiera mugatuarekin eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta jokatu da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34. aldiaren finala, gaur arratsaldean, Etxarri Aranatzen. Zazpi izan dira bertsolari parte hartzaileak: Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Ekhiñe Zapiain (Bera) eta Etxahun Azkarraga (Etxalar). Maider Ansak izan du saioa aurkeztu eta gaiak jartzeko ardura. Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Nerea Bruño aritu dira epaile lanetan.

Gai orokorra emanda, lau oinak emanda, azken puntua emanda eta hitz bana emanda bertso bana kantatu ostean, bi bertsolari pasa dira bigarren fasera: Bittori Elizalde eta Ekhiñe Zapiain. Bigarren fase honetan, zortziko handian ofizioan aritu dira bi bertsolariak. Ostean, kartzelako ariketan, puntu banari erantzun diote, eta gaia emanda, bakarka aritu dira azkenik, bertso bana kantatuta.

Azkenean, Ekhiñe Zapiainek bildu du puntu gehien, eta horrenbestez, bera da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Berak eta txapeldunordeak, Bittori Elizaldek, ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. 

Zapirainek Julio Soto Nafarroako txapeldunaren eskutik jaso du txapela. Beste sari bat ere izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, bertso onenarena. Kasu honetan, Ekhiñe Zapiainek berak irabazi du sari hori, zortziko handiko ofizioko bigarren bertsoagatik. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman dio sari hori.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Joseba Sarrionandia, Jose Goitiak astelehenean Habanan grabatutako bideoan. ©PAMIELA

Sarrionandia: «Erretolikek jan egiten dituzte gertaerak»

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Joseba Sarrionandiak 'Gauzak direna balira' saiakera argitaratu du, Pamiela etxearekin. Bideoz eman du Habanako Gaukaria trilogiako hirugarren lanaren berri, Habanatik
Peñalver eta Telleria, atzo, Donostian, liburua aurkezten. ©GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Liburu batean bildu dituzte 25 urtean Basagaini buruz ikertutakoaren fruituak

Ainhoa Sarasola

Bigarren Burdin Aroko kokaguneari buruzko ezagutza dibulgatzea du xede argitalpenak. Xabier Peñalverrek eta Eloisa Uribarrik osatu dute
Museoaren patronatuko kideak, atzoko bilkuran. ©GUGGENHEIM MUSEOA

Datorren urterako aurrekontua %20 gutxitu du Bilboko Guggenheimek

Iñigo Astiz

Museoak iazko bisitarien laurdena hartu du aurten. Fundazioaren patronatuak 24 milioi euroko aurrekontua onartu du 2021. urterako
Pablo Ferrandez biolontxelo jolea. ©ROBIN TOWNSEND / EFE

EOk Xoxtakovitx eta Schumann interpretatuko ditu

Berria

Euskadiko Orkestrak bihar hasi eta hilaren 12ra arte hamar saio egingo ditu. Iruñean ez du joko oraingoan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.