kultura

Jose Ricardo Lozano eta Luis Haranburu Altuna irabazle Donostia Hirian

2007ko urtarrilaren 27a
17:41
Entzun
Gaur jakinarazi dituzte 2007ko Donostia Hiria literatur lehiaketako irabazleak, eta euskarazkoan Jose Ricardo Lozanok irabazi du ipuinen arloan eta Luis Haranburu Altunak antzerkiarenean.

Hasperenka ipuinarekin eskuratu du saria Lozanok (garaikurra eta zazpi mila euro). Euskarazko 40 ipuin aurkeztu dituzte, eta IƱaki Aldekoa, Miren Azkarate, Enkarni Genua, Jesus Mari Lasagabaster eta Mari Jose Olaziregi izan dira epaimahaikideak.

Haranburu Altunak, berriz, Josafat izeneko antzerki lanarekin irabazi du (garaikurra eta hamalau mila euro). Euskarazko bederatzi antzerki lan aurkeztu dituzte, eta Aurelia Arkotxa, Imanol Elias, Daniel Landart, Ana Toledo eta Patri Urkizuk osatu dute epaimahaia.

Gazteleraz ipuinen arloan (660 lan), Marcelo Lujanek irabazi du (El desvio izenburua). Antzerkiarenean (103 lan), Francisco Romerok (Shylock Gallerie).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.