Politika

Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-ren eta PSEren Gasteizko egoitzetan

Margo gorria bota diete, eta Ahal Dugu-ren egoitzaren atarian Burgesiaren diktadura gelditu idatzi dute. Bi alderdiek erasoak arbuiatu dituzte.

Pintaketak Gasteizko Ahal Duguren egoitzan. AHAL DUGU
Edurne Begiristain.
2020ko azaroaren 5a
10:42
Entzun

Pintaketak egin dituzte gaur Ahal Dugu-ren eta PSEren Gasteizko egoitzetan.  Burgesiaren diktadura gelditu leloa idatzi dute Ahal Dugu-ren egoitzaren atariko kristalean, eta pintura gorria bota dute bertara. PSEk Gasteizko Forondako Atea kalean duen egoitzaren atariari ere pintura gorria bota diote.

Bi alderdiek salatu egin dituzte beren egoitzen kontrako erasoak, ohar banatan. Ahal Dugu-k esan du «ekintza bandalikoak» izan direla pintaketak. Halaber, babesa eta elkartasuna adierazi die lankide kaltetuei. Ohar batean arbuiatu du «ekintza onartezina» izan dela, «bereziki COVID-19aren osasun krisiak eragindako ondorio sozialik eta ekonomikorik larrienak aurrez aurre ditugunean». Ildo horretan, berretsi du «bide demokratikoen» alde lan egiteko konpromiso irmoa duela, pandemiak arlo guztietan sorturako arazo larriak konpontzeko.

PSEk, berriz, ohar batean esan du horrelako ekintzak egiten dituztenak «intoleranteak» direla, ez dutela onartzen «demokrazian bizitzea», eta «ezberdinen arteko elkarbizitza» baztertzen dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.