Euskal presoak

Iñaki Bilbao erietxera eraman dute, «arnasa hartzeko arazo larriekin»

50 egun eman ditu gose eta komunikazio greban, eta zazpi gose eta egarri greban.

Bilbaori babesa azaltzeko manifestazio bat egin zuten Donostian, urriaren 24an. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Berria
2020ko azaroaren 9a
19:36
Entzun

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, Iñaki Bilbao presoa erietxera eraman dute «arnasa hartzeko arazo larriekin». 50 egunez gose eta komunikazio greban egon ondoren, gose eta egarri greba abiatu zuela iragarri zuen AEMk duela zazpi egun. Euskal presoaren aldeko egitasmoak «areagotzeko eta indartzeko» deia egin du amnistiaren aldeko mugimenduak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.