Politika

Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-ren Eibarko egoitzan

'Diktadura burgesaren arduraduna' idatzi dute egoitzaren leihoetan. Ahal Dugu-k erasoa gaitzetsi du.

Ahal Dugu-ren Eibarko egoitzari pintaketak egin dizkiote. AHAL DUGU
2020ko azaroaren 10a
12:35
Entzun

Gaur gauean pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-k Eibarren (Gipuzkoa) duen egoitzaren atarian. Diktadura burgesaren arduraduna idatzi dute egoitzaren leihoetan. Ahal Dugu-k gaitzespen «sendo eta irmoa» agertu du, eta esan du «eraso bandalikoa» izan dela. Halaber, Eibarko alderdikideei elkartasuna eta babesa agertu die. «Tinko heltzen diogu bide demokratikoetatik eta indarkeriarik gabe lan egiteko konpromisoari», adierazi du alderdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.