Urtarrilaren 7an emango dute Mikel Barriosen auziaren epaia

Gaur egin da auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian, eta prokuradoreak sei urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat.

Barriosen askatasunaren aldeko mobilizazioa, Itsasun. GUILLAUME FAUVEAU
2020ko azaroaren 12a
21:39
Entzun

Auzitegi Korrekzionalak ekainean zigortu zuen Mikel Barrios, bost urteko espetxe zigorrera, baina defentsak ebazpenaren aurka egin zuen. Gaur egin dute auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian, eta urtarrilaren 7an emango du ebazpenaren berri. Prokuradoreak sei urteko kartzela zigorra eskatu du Barriosentzat, baita hamar urtez Frantziaren menpeko lurretan egoteko debekua eta Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuan sartzea ere. 

Defentsak prokuradorearen zigor eskaeren aurka egin du, bai espetxe urteei dagokienez, bai Frantziako Estatuan egoteko debekuari dagokionez ere, Itsasun (Lapurdi) bizi baita.

Gaurko saioan Jean-Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariak deklaratu du, Barriosen defentsak deituta. Lehen aldia da halako epaiketa batean hitz hartzen duena, eta euskal gizarteak bakearen alde eginiko pausoen berri eman du. Testigu gisa deklaratu du Jean Pierre Massias gatazken konponbidean adituak ere.

Barrios 2017an atxilotu zuten, Berlinen, Frantziak haren aurka ezarritako euroagindua baliatuta. Orduan, Osnyko (Frantzia) kartzelan espetxeratu zuten, eta urtebete geroago aske utzi, baldintzapean. Ekainean, ordea, berriz sartu zuten presondegian, bost urteko kartzela zigorrera kondenatu ostean. Aske da, baina, urriaren 7tik, kontrol judizialpean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.