Atxiloketak

AEMko bi kide atxilotu ditu Ertzaintzak

AEMren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak, eta atxilotuen etxeak ere miatzean ari dira. Valentina Morisolli eta Gaizka Astorkizaga dira atxiloturikoak.

AEMren protesta bat, joan den urrian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2020ko azaroaren 16a
12:19
Entzun 00:00:00 00:00:00

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du taldeko bi militante atxilotu dituela Ertzaintzak Bizkaian. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu izanen lituzke atxiloketak, eta atxilotuen etxeak ere miatzen ari da Ertzaintza, AEMren arabera.

Usansoloko (Galdakao, Bizkaia) Valentilla Morisolli eta Ibarrangeluko (Bizkaia) Gaizka Astorkizaga dira atxilotuak; Astorkizaga euskal preso ohia da. AEMk jakinarazi du euren senideen bidez izan dutela atxiloketen berri, eta elkartasuna adierazi diete: «Euren senitarte eta lagunei animo erraldoi bat igortzen diegu, eta baita Euskal Herriko Langileari adi egoteko bai atxiloketa hauen inguruan burutuko diren mobilizazioak zein Txikitorenak direla eta». Atxilotuak askatzeko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.