Atxiloketak

Espetxeratu egin dituzte iragan astelehenean atxilotutako bi euskal herritarrak

Espainiako Auzitegi Nazionalak bi tren geltokitan «sabotajeak» egitea leporatu nahi die AEMko bi kideei.

Bilbaoren aldeko manifestazio bat. JUAN CARLOS RUIZ / EFE
2020ko azaroaren 18a
12:10
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose de la Mata epaileak agindu du iragan astelehenean atxilotutako bi euskal herritarrak behin-behinean espetxeratzeko. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideak dira biak, eta bi tren geltokitan ustezko sabotajeak egitea egotzi diete, gose greban dagoen Iñaki Bilbao euskal presoaren goratzea izan litezkeelakoan. «Terrorismoari gorazarre» egitea, kalteak sortzea eta «erakunde armatu batekin kolaboratzea» leporatu nahi diete.

AEMk jakinarazi zuen euskal presoen amnistiaren aldeko taldeko bi kide atxilotu zituztela. Usansoloko (Galdakao, Bizkaia) Valentilla Morisolli eta Ibarrangeluko (Bizkaia) Gaizka Astorkizaga dira. Atxilotuak askatzeko deia egin du AEMk.

Sortuk ere ohar bat atera du. Dioenez, «bistan da herri hau iraganera itzultzea nahi duten sektoreak daudela oraindik», eta gehitu du atxiloketek ez dutela bizikidetzan laguntzen eta lanean jarraituko dutela «preso politiko guztiak etxeratzea ahalbidetuko duen estrategia eraginkorren alde».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.