EUSKAL PRESOAK

52 urteko espetxe zigorra jarri diote Iñigo Guridi Lasa euskal presoari

2000. urtean Cintruenigoko etxe batean jarri eta lehertu ez zen lehergailu bat jartzea leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ustez guardia zibili bat bizi zen etxe hartan, baina, auzitegiaren arabera, emakume bat eta ume bat bizi ziren egiaz.

Iñigo Guridi Lasa, joan den urrian, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ZIPI / EFE
2020ko azaroaren 19a
18:23
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak 52 urteko espetxe zigorra jarri dio Iñigo Guridi Lasa euskal presoari ETAko kide izanda 2000. urtean Cintruenigon (Nafarroa) lehergailu bat jartzea leporatuta —lehergailuak ez zuen eztanda egin—. Ustez guardia zibil bat hiltzeko saioa zen, baina emakume bat eta ume bat bizi ziren etxe hartan, auzitegiak zehaztu duenez. Hilketa saiakera leporatu diote, delitua berriz egiteko larrigarriarekin —aurrez beste hilketa batzuengatik dago zigortua—, eta «triskantza terrorista» egiten saiatzea.

Cintruenigora joateko debekua jarri dio auzitegiak, halaber, kondena bukatu eta hurrengo zortzi urteetan. Jaengo espetxean dago preso Guridi (Andaluzia, Espainia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.