'Zaldibar auzia'

Ez du emaitzarik izan Beltranen gorpua bilatzeko asmoz Zaldibarren egindako orain arteko lanak

Hondeamakina bat Zaldibarko zabortegian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2020ko azaroaren 20a
13:30
Entzun

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azaldu du ez dutela Joakin Beltranen gorpurik topatu Zaldibarko zabortegian miatzen ari ziren eremuan. Beltran azken aldiz ikusi zuten eremua hustu eta behatzen aritu dira bost astez, B-1 zona delakoa, baina ia amaitutzat eman dute fase hori, eta ez dute aztarnarik topatu. Beste eremu bat egokitu eta miatzen hasiko direla iragarri du Erkorekak.

B-1 zonaren alboan dauden guneak egokitzen hasiko dira orain, Erkorekak esan duenez. Hurrengo asteetan behaketen segituko dutela esan du.

Otsailaren 6an, Alberto Sololuze eta Joakin Beltran bertan harrapatu zituen Zaldibarko zabortegiak, goitik behera amildu baitzen. Sololuzeren gorpua abuztuaren 14an topatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.