Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azaldu du ez dutela Joakin Beltranen gorpurik topatu Zaldibarko zabortegian miatzen ari ziren eremuan. Beltran azken aldiz ikusi zuten eremua hustu eta behatzen aritu dira bost astez, B-1 zona delakoa, baina ia amaitutzat eman dute fase hori, eta ez dute aztarnarik topatu. Beste eremu bat egokitu eta miatzen hasiko direla iragarri du Erkorekak.
B-1 zonaren alboan dauden guneak egokitzen hasiko dira orain, Erkorekak esan duenez. Hurrengo asteetan behaketen segituko dutela esan du.
Otsailaren 6an, Alberto Sololuze eta Joakin Beltran bertan harrapatu zituen Zaldibarko zabortegiak, goitik behera amildu baitzen. Sololuzeren gorpua abuztuaren 14an topatu zuten.