Sahararen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte 30 bat herritan

Euskadi Sahara Mugimenduak antolatu ditu elkarretaratzeak, Fronte Polisarioaren EAEko ordezkaritzaren laguntzarekin, eta mezu argi bat zabaldu dute: Saharak erreferenduma behar du.

Sahararen aldeko elkarretaratzea, Bilbon
Sahararen aldeko elkarretaratzea, Bilbon jaizki fontaneda / foku Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2020ko azaroak 21

Sahara aske izatea nahi dutela. Mezu hori zabaltzeko, elkarretaratzeak egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 bat herritan. Euskadi Sahara Mugimendua taldeak Fronte Polisarioaren EAEko ordezkaritzaren laguntzarekin deitutako protestetan aldarrikatu dute guda bukatzeko irtenbidea erreferenduma dela.

Protesten amaieran azaldu dute badituztela arrazoiak kalera ateratzeko. Alde batetik, Marokoren komunikazio estrategia salatu dute, «blokeo informatiboan eta gatazka armatuaren ukazioan oinarritutakoa». Beste aldetik, herritarren aurkako errepresioa areagotu egin dela nabarmendu dute: «Kezkatzen gaitu Sahara Errepublika Arabiar Demokratikoko lurralde okupatuetan, saharar herriaren aurka, eta, batez ere ekintzaileen aurka, areagotutako errepresioak».

Kritiko azaldu dira nazioarteko jarrerarekin ere. Nazio Batuen Erakundea aipatu dute: «Nazio Batuen erakundea eta bere  Mendebaldeko Sahararako erreferenduma egiteko misioa salatzen ditugu, 45 urtean saharar herriaren sufrimenduaren aurrean erakutsitako utzikeriagatik». Espainiako Gobernuari, berriz, bi eskaera egin dizkiote: «Eskatzen diogu 1975ean egiteke utzi zuen deskolonizazio prozesuari berriro ekiteko, baita duela 29 urte egin behar zuen erreferenduma bultzatzeko ere». Azkenik, alderdi politikoei ere zuzendu zaizkie: «Euskal erakundeetako alderdi politiko guztiei eskatzen diegu susta dezatela haien eremutik saharar herriaren autodeterminazio askearen eskubidea bermatuko duen gatazkaren konponbide justu, baketsu eta iraunkorra».

Fronte Polisarioak hilaren 14an hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatu zuen su-etena, eta, hortaz, gerra egoera ezartzea erabaki zuen. Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko tentsio militarrak gora egin zuen bezperan, Rabat herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugan dagoen Guergueraten sartu zenean. Eskualde hori desmilitarizatua da, bost kilometrokoa, baina Marokok militarrak hara bidaltzea erabaki zuen sahararren protesta bat desegiteko; dozenaka manifestari urriaren 21etik ari ziren protestan, inguruko errepide bakarra trabatzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Frederic Haranburu <em>Xistor</em> euskal presoa, Lannemezango presondegi kanpoan, bere senideek inguratua. ©BERRIA

Presondegitik atera da Frederic Haranburu 'Xistor' euskal presoa

Ekhi Erremundegi Beloki

Eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du urte eta erdiz, eta «baldintza zorrotzak» izanen ditu zortzi urtez. 30 urte baino gehiago eman ditu Frantziako presondegietan
Jose Luis Uriz eta Expe Iriarte, atzo, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Torturari bide eman ziotenei» erantzukizunak eskatu dizkiete

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Nafarroako Foro Sozialak ohartarazi du oraindik argitu gabe daudela Mikel Zabalzaren kasua eta «beste asko». Aitortza eskatu dute
Burgosko prozesuan aritutako defentsako abokatu taldeko zenbait kide. ©BERRIA
Sanchez eta Esteban Kongresuan, joan den urrian. ©MARISCAL / EFE

EAJk Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestuko ditu

Igor Susaeta

Loiolako kuarteleko lurrak Donostiako Udalaren esku geratzea, eta ikerkuntzan eta garapenean «gehiago» inbertitzea adostu dute jeltzaleek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna