Albistea entzun

Alderdiak

Batzarrek erabaki du ez duela berrituko Ezkerra koalizioa

Alderdiko militanteek batzarra egin dute gaur, eta Nafarroako Ezker Batuarekin egina zuten koalizioa bertan behera uztea adostu du, iragarri zeukan gisan. Koalizio «zabalago eta anbiziotsuago bat» lortzen saiatuko dira 2023rako.

Marisa Simon, Ezkerraren parlamentari bakarra, gobernua osatzeko negoziazioetatik ateratzen, iaz.
Marisa Simon, Ezkerraren parlamentari bakarra, gobernua osatzeko negoziazioetatik ateratzen, iaz. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko azaroak 21

Nafarroako Ahal Dugu-rekin, Ezker Batuarekin, Equorekin eta Mas Pais-ekin bilerak egin nahi ditu Ezkerrak, baita udalerrietako hautetsiekin ere, elkarrizketa mahai bat sortzeko, eta azkeneko urteetan Ezkerra izan dena baino konfluentzia zabalago bat sortzeko.

2019ko foru hauteskundeetan atzera egin zuen Ezkerrak, eta justu lortu zuen ordezkari bakarra Nafarroako Parlamentuan. Ahal Dugu-k ere gutxitu egin zuen haren ordezkaritza. Iruñeko Udalean ere ez dute ordezkaririk. 2011tik aurrera Ezkerrak egindako bidea positiboa izan dela uste dute, baina «ziklo bat itxi» egin dela berretsi dute.

Gogoeta hasi zuen Batzarrek, emaitza horien harira, eta berrantolatzeko beharra sumatu zuen. Militanteek irakurketa hori berretsi dute larunbat honetan egin duten batzarrean. Gainera, Koordinadora eta Kontseilu Politikoa, estatutuak eta kode etikoa berritu dituzte. 250 afiliatu ditu Batzarrek une honetan; 131k parte hartu dute gaurko bileran.

Batzarreren Koordinadorako kideak izango dira, aurrerantzean, Olga Risueño, Edurne Egino, Iñigo Rudi, Juan Pablo Weingand, Marisa Marques, Andoni Hernandez, Marius Gutierrez, Felisa Otegi, Txema Mauleon, Rakel del Pozo, Tere Burgi eta Josetxo Arbizu. Kontseilu politikoan, berriz, 41 kide egongo dira.

Alderdiak hiru erronka nagusi eman dizkio bere buruari: aldaketa klimatikoa, feminismoa, eta krisi ekonomikoarentzat konponbide «justu eta solidario bat» topatzea.

Nafarroako gobernu berriari buruzko balantze positiboa egin du Batzarrek, nahiz eta abiadura handiko trenaren eta zerga politika batzuen inguruan ez egon ados. Espainian «ezkerreko gobernu progresista bat» izateak ekarritako onurak ere zerrendatu ditu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Protesta egin zuten, atzo arratsean, Donibane Lohizunen. ©BOB EDME

Ekainaren 9an emanen dute Esnali buruzko erabakia

Ekhi Erremundegi Beloki

Parisko Dei Auzitegiak euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaera aztertu du. Prozedura luzatzeko borondatea deitoratu dute
Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa, artxiboko irudi batean. ©SERGIO PEREZ / EFE

Ikus-entzunezkoen lege proiektuak egin du bere bidea batzordean

Iosu Alberdi

Espainiako Kongresuak datorren astean eztabaidatu eta bozkatuko du afera, osoko bilkuran. Plataformek diru sarreren %0,52 jarri beharko dituzte hizkuntza koofizialetan egindako lanetarako
Josu Retolaza, artxiboko irudi batean. ©EUSKAL MEMORIA FUNTSA

Hiltzear zela utzi zuten aske

Maddi Ane Txoperena Iribarren

35 urte beteko dira gaur Josu Retolaza euskal preso ohia minbiziak jota hil zenetik. 33 urte zituen. Kartzelan atzeman zioten gaitza, eta aitzinatua izan arte ez zuten libratu.

Nagore Alkorta, Onintze Oleaga eta Idoia Buruaga. ©/ EH Bildu

EH Bilduk lehen Konferentzia Munizipalista egingo du hilaren 27an eta 28an

Jon O. Urain

Iruñean elkartuko dira, eta ehunka alkate eta zinegotzi batu nahi ditu. Nazioarteko ordezkariak ere joango dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...