Txapela buruan: euskaldun berriak Hamaika Telebistan

2020ko abenduaren 2a
09:48
Entzun

Euskaraldi betean, euskara ikastearen alde egin duten herritarrek hartu dute hitza Hamaika Telebistan. Egunero protagonista berri baten bizipenak erakutsiko dira albiste honetan.

Marc Febrer Menorcakoa da, «peto-petoa». Unibertsitateko ikasketak egitera jo zuen Bartzelonara, eta han hasi zen euskaraz ikasten. Azken hamalau urteetan, baina, Iruñea izan du bizileku.

1-Lehen zatia

2-Bigarren zatia

Rabeb Ridene, Tunisian jaioa

Rabeb Ridene Tunisian jaio zen, baina duela 18 urte iritsi zen Euskal Herrira, Altsasura (Nafarroa). Bere alaba euskaraz hitz egiten hasi zenean, berak ere hizkuntza ikasteko beharra sentitu zuen.

1-Lehenengo zatia

2-Bigarren zatia

Dani Sanz, Madrilgo euskaltzalea

Gaztetatik Euskal Herrian interes handia jarria zuen, eta 26 urterekin, irakasle gisa lanean ari zen bitartean, erabaki zuen aldaketa baten beharra zuela, eta Iruñerako bidea hartu zuen.

1-Lehenengo zatia

2-Bigarren zatia

Yasmine Khris Maansri, «hizkuntzen maitalea». 

Marsellan jaioa, 2019an iritsi zen Iruñera. Euskaltegiko irakasleak ere harritu dituen erritmo batean euskaldundu da. 

1-Lehen zatia

2-Bigarren zatia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.