Bi euskal preso Euskal Herriratu eta beste bost gerturatuko dituzte

Presoen euskal herriratzea eskatzeko mobilizazio at. JON URBE
2020ko azaroaren 26a
16:37
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, beste sei euskal preso lekualdatuko dituzte: bi Euskal Herriratu eta lau gerturatuko dituzte. Idoia Martinez Garzia Asturiasko espetxetik Euskal Herrira ekarriko dute, eta Gasteizen beteko du zigorra, hirugarren graduan. Bestetik, Olga Comes ere Asturiasko kartzelatik IruƱekora ekarriko dute.
Beste lau gerturatze ere iragarri dituzte: Joxe Javier Arizkuren Ruiz Murtziatik (Espainia, 820 kilometro) LogroƱora hurbilduko dute, eta bigarren gradua ezarriko diote, espetxeko tratamentu juntak hala ebatzita. Guillermo Merino Valentziatik (Espainia, 600 kilometro) Zuerako espetxera gerturatuko dute. Joanes Larretxe, Herrera de la Manchatik (Espainia, 500 kilometro) Asturiasera, eta Jon Gurtubai Puerto de Santamariatik (Espainia, 1.200 kilometro) Zaragozako espetxera eramango dute.

Bestetik, Etxerat-ek jakinarazi duenez, Jakes Esnal euskal preso ziburutarra Lannemezango espetxera hurbildu dute, Esnal St Martin de Re (540 km) espetxean zegoen. 30 urte eta erdi daramatza espetxean, eta duela 12 urtetik beteak ditu baldintzapean aske geratzeko irizpideak, baina birritan ukatu zaio baldintzapean aske geratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.