Euskal Presoak

Oier Oa Larresoron «behar» dutela aldarrikatu dute herritarrek

Dozenaka lagun bildu dira arratsaldean, Oier Oa euskal preso ohia Ipar Euskal Herrira itzultzeko aldarriarekin.

Larresoroko elkarretaratzea. BOB EDME
2020ko azaroaren 28a
20:22
Entzun

Larresoron (Lapurdi) bizi izan da azken urteetan Oa, eta Baionako Bernat Etxepare lizeoan egin du lan. Iragan astean, Frantziako Poliziak atxilotu zuen lanera joatean. Libre utzi zuten biharamunean, baina Frantzian egoteko debekua notifikatu zioten. Neurria salatzeko dozenaka lagun bildu dira Larresoron, Oier, gurekin behar zaitugu lelopean.

Amaia Rekarte abokatuaren arabera, Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak ez errespetatu izana leporatzen diote Oari. Heldu den martxoaren 23rako eman diote justiziaren aurrera agertzeko deialdia.

2012ko otsailaren 24an atxilotu zuen Oa Frantziako Poliziak Angelun (Lapurdi), eta lau urteko espetxe zigorra beteta, 2015eko uztailean aske geratu zen. Frantziako lurraldean bizitzeko debekua eman zioten orduan. Rekarteren hitzetan, debeku horri helegitea ezartzeko bidea jorratuko dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.