Euskal Presoak

Asier Ormazabal euskal presoa aske geratu da, 23 urteren ondoren

Gaur amaitu ditu ezarri zizkioten espetxe zigorrak. 1997an atxilotu zuten, Bretainian, eta azken 18 urteak Espainiako zenbait espetxetan igaro ditu.

Asier Ormazabal, gaur, bere senide eta lagunekin, Terueleko (Espainia) espetxearen kanpoaldean. ETXERAT
2020ko azaroaren 29a
11:43
Entzun

Aske geratu da Asier Ormazabal euskal presoa. Frantziako Poliziak duela 23 urte atxilotu zuen hernaniarra, ETAko kide izateagatik; orain, amaitu ditu ezarri zizkioten espetxe zigorrak, eta etxera bidean da, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Teruelen (Espainia) zegoen espetxeratuta; han igaro ditu azken bederatzi urteak, eta bera zen espetxe hartan geratzen zen euskal preso bakarra.

Kartzelaldiko lehen bost urteak Frantzian igaro zituen Ormazabalek, eta, Espainiaratua izan ostean, hemezortzi egin ditu hango espetxeetan, azken bederatziak Teruelen. Aurretik, Pontevedran (Galizia) eta Asturiaseko Villabonan egon zen preso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.