Igandean BERRIA-n

«Euskal gizartea konturatu behar da zer dagoen jokoan»

Bateragune auziko auzipetu Rafa Diez Usabiagari eginiko elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk igandean. Aurrerapena da hau.

maddi ane txoperena iribarren
2020ko abenduaren 18a
18:28
Entzun

Astelehenean jakin zen, Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz eginen duela Bateragune auzia. Auzipetuta dagoen Rafa Diez Usabiagarekin izan da gaur BERRIA, eta igandean argitaratuko du hari eginiko elkarrizketa. Gorenaren ebazpenaren ingurukoez eta egungo egoera politikoaz mintzatu da. Jarraian Diez Usabiagaren esan batzuk:

-«Gorenak mezu bat bidali nahi dio Europari, argi esanez Espainian haiek agintzen dutela, eta ez dutela nahi beste inork eskua sartzerik estatu gaietan».

-«Ezin izango dute guk duela hamar urte sustatu genuen aldaketa estrategikoa kolokan jarri, guk sustatu genuen aldaketa estrategikoa errealitate bihurtu delako. Hori da gure garaipena, eta haien ezina».

-«Gorenaren epaiaren azpian estatuaren kontraerreforma nahia dago: indar oso ahaltsuak daude hor, eta mehatxu bat dira guretzat, herri bezala».

-«Guk sostengatzen dugun gobernuak bi aukera ditu hurrengo urteetan: edo sartzen dira erregimenaren erreforma sakon batean -eta lurralde gatazkak eta eredua tartean jartzen da elementu klabe bezala, eskubide sozial eta demokratikoekin lotuta-; edo kontraerreforma etorriko da, eta kontraerreformak PSOE eta [Pedro] Sanchez irentsiko ditu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.