Oleguerrekin elkartasuna
'Vilaweb'-ek eta 'Berria'-k Oleguer babesteko kanpaina abiarazi dute
Directa astekarian eta Berrian idatzitako iritzi artikuluarengatik Bartzelonako jokalariari kontratua eteteko Kelme kirol etxeak hartu duen erabakia salatzea da helburua.

2007ko otsailak 9
=iBerria=ik eta =iVilaweb=i webguneak Oleguer Presas Bartzelonako jokalariari babesa adierazteko kanpaina abiatu dute. Kelme kirol etxeak Oleguerri kontratua eteteko hartu duen erabakia salatzea da kanpaina honen helburua. =iVilaweb=iek eta =iBerria=ik kanpainan parte nartu nahi duten herritarren izenak jasoko dituzte, eta Kelmeri honako email hau bidaliko diote: Uste dut adierazpen askatasuna urratu duzuela. Bezero bat galdu duzue. Lelo honekin bat egiten duten herritarrei kanpainan parte hartzeko deia luzatu diete. Halaber, =iLa Vanguardia=i egunkariak kanpainan parte hartzeko aukera eskaintzen du.
Joan den asteazkenean argitaratu zen =iDirecta=i astekarian eta =iBerria=in Oleguer Presasen =iFede ona=i artikulua. Bertan, Ińaki de Juanaren egoera salatu zuen Bartzelonako jokalariak. Iritzi artikulu honengatik Bartzelonako jokalariarekin duen kontratua etetea erabaki du Kelme etxeak. Erabaki honek hainbat erreakzio sortu ditu. Besteak beste, ERC , IPC eta Verds i Esquerra Unida alderdiek adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat jo dute.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
Iruzkinak kargatzen...