Berriak eta Vilaweb webguneakOleguer Presas Bartzelonako jokalariari babesa adierazteko kanpaina abiatu dute. Kelme kirol etxeak Oleguerri kontratua eteteko hartu duen erabakia salatzea da kanpaina honen helburua. Vilawebek eta Berriak kanpainan parte nartu nahi duten herritarren izenak jasoko dituzte, eta Kelmeri honako email hau bidaliko diote: “Uste dut adierazpen askatasuna urratu duzuela. Bezero bat galdu duzue”. Lelo honekin bat egiten duten herritarrei kanpainan parte hartzeko deia luzatu diete. Halaber, La Vanguardia egunkariak kanpainan parte hartzeko aukera eskaintzen du.
Joan den asteazkenean argitaratu zen Directa astekarian eta Berrian Oleguer Presasen Fede ona artikulua. Bertan, Iñaki de Juanaren egoera salatu zuen Bartzelonako jokalariak. Iritzi artikulu honengatik Bartzelonako jokalariarekin duen kontratua etetea erabaki du Kelme etxeak. Erabaki honek hainbat erreakzio sortu ditu. Besteak beste, ERC , IPC eta Verds i Esquerra Unida alderdiek “adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat” jo dute.
Oleguerrekin elkartasuna
'Vilaweb'-ek eta 'Berria'-k Oleguer babesteko kanpaina abiarazi dute
=iDirecta=i astekarian eta =iBerrian=i idatzitako iritzi artikuluarengatik Bartzelonako jokalariari kontratua eteteko Kelme kirol etxeak hartu duen erabakia salatzea da helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu