Koronabirusa

Txeroki hizkuntza hitz egiten dutenek txertoa jasotzeko lehentasuna dute

Egun, 2.000 lagun inguruk hitz egiten dute hizkuntza horretan Txeroki Nazioan, eta 30 hiztun hil dira COVID-19aren eraginez. Erabakiarekin, «populaziorik zaurgarriena» eta euren kultura babestu nahi dituzte.

Oklahomako Txeroki Nazioaren hasiera adierazten duen seinalea.
Oklahomako Txeroki Nazioaren hasiera adierazten duen seinalea. Google Maps Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko urtarrilak 14

Txeroki hizkuntzaren egoera hain da zaila, Oklahomako (AEBak) Txeroki Nazioan 2.000 lagun besterik ez dira hizkuntza solturaz mintzatzeko gai. Hari eusteko ohiko zailtasunei, gainera, beste bat batu zaie azken urtean; koronabirusaren eragina. Txeroki hizkuntza hitz egiten duten 30 lagun inguru hil dira gaitzaren eraginez, eta, kopuruak gora egiten jarraitzea eragozteko asmoz, erabaki bat hartu du komunitateak: «Lehen hizkuntzatzat» txerokia dutenek lehentasuna izango dute txertoa jasotzeko orduan, adinekoekin eta osasun langileekin batera.

Txeroki Nazioko zuzendari Chuck Hoskinek CNNri azaldu dizkio arrazoiak: «Mintzatzaile bat galtzen duzunean, eta erraztasunez hitz egiten duten 2.000 hiztun bakarrik geratzen zaizkion tribu bat zarenean, ez duzu soilik ordezkatu ezin den zerbait galtzen; bizitza honetan dena den bezala, altxor nazional bat galtzen duzu». Uste dute horiek, COVID-19aren pandemiatik «bizirik ateratzen» badira eta «euren jakituria» transmititzen badute, txeroki hizkuntzaren iraupena ziurtatzen lagun dezaketela.

Oklahoma estatuko ipar-ekialdeko erreserban 141.000 txeroki inguru bizi dira. Han, 12.300 COVID-19 kasu inguru baieztatu dituzte, eta 60 lagun baino gehiago hil dira. Heriotzen artean, 30 inguru izan dira txeroki hizkuntza erabiltzen duten adineko herritarrak.

Tribuak abendu erdialdean jaso zituen Pfizer enpresaren lehen txertoak, eta berehala abiatu zuen txertaketa. Besteak beste, Euskal Herrian egin bezala, hainbat fasetako prozesu bat garatu dute, Txeroki Nazioaren osasun zerbitzuaren webgunean azaltzen dutenez. Hala, «lehen lerroan dauden osasun langileek» eta «adinekoek» dute txertoa jasotzeko lehentasuna. Horiekin batera jarri dituzte «lehen hizkuntza» txerokia dutenak ere. Hala, «osasun zerbitzuak eta txeroki populaziorik zaurgarriena» babesteaz gain, «kultura» ere zaintzeko hautua egin dute. Orain arte, txeroki hizkuntzan mintzatzen diren 600 lagun inguru txertatu dituzte, eta astea amaitu aurretik 1.000 izatea espero dute.

«Galtzeko arriskuan»

Txeroki hizkuntza «galtzeko arrisku bizian» dago. Hala azaldu zion Misha Becker hizkuntzalariak BERRIAri, duela pare bat urte eginiko elkarrizketa batean. Hala, egun gehienez 10.000 hiztun izango dituela adierazi zuen hark: «Azken datuen arabera, mila eta hamar mila hiztun bitarte daude. Aldeak horren zabalak dira, hitz solteak dakizkiten herritarrak hiztuntzat hartzen baitira, baina txerokiz elkarrizketa oso bat mantentzeko gai direnak gutxi dira». Horietako gehienak Oklahoman bizi dira, Txeroki Nazioan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

<b>Generalitatea.</b> Meritxell Budo presidentetzarako kontseilaria eta Pere Aragones presidentordea. ©R. M. / EFE

Bozak atzeratu ezin izanak ekaitz politikoa eragin du Katalunian

Carme Porta

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiak ekaitz politikoa eta alderdien arteko salaketa gurutzatuak eragin ditu, baita gizartearen banaketa ere. Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi gehienekin hitz egin du BERRIAk.

Marcelo Rebelo de Sousa Portugalgo presidentea, emaitzak jakin osteko agerraldian, igandean. ©MARIO CRUZ / EFE

Rebelo de Sousak aise irabazi ditu Portugalgo presidentetzarako bozak

Julen Aperribai

Botoen %61,2 izan dira hautagai kontserbadorearentzat, eta bost urtez jarraituko du estatuburu. Hamarretik lauk bakarrik eman dute botoa

Russell Eskoziako Konstituzio Harremanetarako ministroa eta Sturgeon lehen ministroa, artxiboko irudi batean. ©Andy Rain / EFE

SNPk dio «legezko galdeketa bat» egingo duela Londresek ezezkoa ematen badu ere

Ander Perez Zala

Eskoziako alderdi independentistak bigarren erreferendumerako bide orria aurkeztu du. Erresuma Batuko Gobernuari auzitara jotzeko erronka bota dio.

Nancy Pelosi buruzagi demokratak aurkeztuko du Trump epaitzeko eskaria Senatuan. / ©Jim Lo Scalzo, EFE

Otsaileko bigarren astean has liteke Trumpen aurkako epaiketa

Arantxa Elizegi Egilegor

Ordezkarien Ganberako presidenteak gaur bidaliko du presidente ohiaren aurkako impeachment-a hasteko eskaria Senatura.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna