Eguneko mila positiboren langara hurbiltzen ari da Hego Euskal Herria

984 kasu atzeman dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak, atzo 15.712 proba egin eta gero

Test azkarrak, Erriberrin (Nafarroa). IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko urtarrilaren 14a
12:15
Entzun

Eguberrien eragina nabari da jada COVID-19ak Hego Euskal Herrian duen transmisio mailan. Hazi eta hazi ari da egunero atzemandako positiboen kopurua, eta transmisio kurbaren goranzko joerak ez du etenik. Eguneko 1.000 positiboren langara hurbiltzen ari dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa.

Atzo, esate baterako, 984 kasu atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, 15.712 PCR eta antigeno proba egin ostean. Hortaz, positibo tasa %6,2 da oraintxe.

Herrialdeka, 119 positibo antzeman zituzten Araban, 428 Bizkaian, 209 Gipuzkoan eta 213 Nafarroan.

Ospitaleetako egoeraren berri eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ere: 75 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19aren eraginez, eta ZIUetan 96 paziente daude orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.