Noiz sortua: 2007-02-15 17:51:41

Adierazpenen harira, berriro zigor dezaketela ohartarazi dio Bidarti Justizia Ministerioak

Nolanahi ere, espetxetik atera berritan egin zuen hitzaldian ez dagoela deliturik agertu dute Frantziako Justizia Ministerioko iturriek. Pascal Clement Justizia minisroak goizean esandakoa -adierazpen horiek ikertu egingo dituztela- abisua dela zehaztu dute, eta adi ibiltzeko ohartarazi diote IK-ko preso ohiari.

Berria -

2007ko otsailak 15
Bidartek espetxetik irtetzean egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte Frantzian. Pascal Clement Justizia ministroak gaur goizean berriro esan du hitz horiek "ikertu" egingo dituztela eta Iparretarrak-eko (IK) preso ohia berriro zigor dezaketela "krimenaren apologiagatik". "Pentsatzen badu bitarteko guztiek balio dutela bere kausa defenditzeko, bitarteko kriminalek barne, Bidartek berriro kartzela zigorra jaso dezake terrorismoaren apologiagatik", esan du Clementek gaur telebista batean. Hain zuzen, IK-ko preso ohiak, besteak beste, "herriak bizi behar du" esan zuen atzo Clairvauxko espetxetik irtetean, lelo hori Iparretarrak erakundeak esaten zuela gogora ekarriz. "Gora IK" ere oihukatu zuen. Frantziako Fiskaltza hasi da hark esandakoa ikertzen. Hala ere, Justizia Ministerioko iturriek zehaztu egin dituzte arratsaldean Clementen goizeko adierazpenak, eta ministroak "abisu" bat eman nahi izan diola agertu dute. Ildo horretatik, atzoko hitzetan ez dagoela deliturik ziurtatu dute. Era berean, ordea, adi ibiltzeko ohartarazi diote preso ohiari. Bidart 19 urtean izan da preso. "Baina ene zoriona ez da osoa, zeren frantses eta espainol presondegietan beste 600 euskal preso politiko baitira oraino", adierazi zuen atzo. 2014a arte Beziersen (Frantzia) bizi beharko du Frantziako Estatuak aginduta, lan sozial batzuk egiten.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Koronabirusak gutxienez 380.000 pertsona hil ditu munduan

Berria

Johns Hopkins Unibertsitateak jasotako datuen arabera, 380.250 dira dagoeneko izurriak hildakoak, eta ia 6,4 milioi kasu baieztatu dituzte planeta osoan.

Emakume bat kafea hartzen, Gasteizko Foru plazako harmailetan. ©D. AGUILAR / EFE

Espainiak ez du onartu Euskal Herri osoan ibili ahal izatea

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak eskaera hori egin zien Espainiako eta Frantziako gobernuei. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aukera egongo da herrialde batetik bestera joateko, hirugarren fasera igaroz gero

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna